Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira. Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri-egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua.
Frisian kontatu dute, Leeuwadernen1, hizkuntza gutxituen gaineko nazioarteko kongresu batean. Landa eremuan bizi diren gazte irlandarrek hiriburuetara alde egiten dute. Horrela jokatzeko arrazoia bat eta bakarra da: ibilbide profesionala garatzeko aukerak Dublin moduko hiri handietan dituztela. Baina Irlandako gazte horiek badute hizkuntzari dagokion bereizgarri bat. Irlanderaz gehien egiten den guneetan bizi dira, gaelera gehien hitz egiten den eremu geografikoetan, Gaeltacht izenekoetan. Gehienek gaelera dute etxeko hizkuntza. Baina hiriburuan nekez egin daiteke gaeleraz, Bilbon euskaraz nekez mintza daitekeen bezalaxe. Gazte horiek Dublin bezalako hiriburuetako lan aukerei heldu ahal izateko etxekoa duten hizkuntza bazterrean utzi beharrean dira. Landa eremuan lan egiteko aukera izango balute, bertan goxo egingo lukete, bertan geratuko lirateke eta gaeleraz egiten jarraituko lukete egunerokoan. Irlandako Gobernuak gero eta diru gutxiago bideratzen du landa eremua biziberritzeko. Horren ondorioz, landa eremuko komunitateak gainbehera bizi du gazteek bertatik alde egiten dutelako eta, gazteekin batera, hiztun komunitateak bizirik jarraitzeko aukera desegiten delako azukrea kafesnetan bezalaxe.
Bihar beteko dira ehun urte Euskaltzaindiak lehen bilkura egin zuela. Mendeurrena etorri berritan, Euskaltzaindiak hemendik aurrera dituen errokei buruz, Berria egunkariak, Euskaltzaindiko bost kideen iritziarekin, atzo, 2019-10-06, argitaratu duen erreportajea hezurmamitzeko Garikoitz Goikoetxea kazetariak joan den irailaren hasmentan egin zizkidan galderei emandako erantzunak oso-osorik dituzue hemen:
Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira euskal gizartearen komunikazioaren plazara, euskararen espazio fisiko eta sinbolikoaren jabe egitera. Perretxiko horietatik sekula probatu gabekoei, perretxiko aluzinogenoak iruditu zaizkie, izan ere, beraien eguneroko errealitate linguistikoan orain arte inoiz ezagutu gabeko komunikazio egoerak gertatu baizaizkie.
Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainak zioenez euskararen historiak ezkutatzen duen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik (Mitxelena, 1978). Eta iraupenaz ari garenean, ezinbestean, erabileraz ari gara, izan ere, erabilerarik gabe ez baitago iraupenik. Eta iraupen horretan erabakigarriak ditugu euskararen hiztunek historiaren sokan izan dituzten antolaketa sozialak, antolaketa ekonomikoak eta baita geografikoak ere. Eta, antolaketa horietan guztietan, euskararen hiztun horien bizitokiak, etxeak, bete-beteko eragina izan du euskararen gaur arteko iraupen bidean.
Ume koskorretan, 7-8 urterekin, itsas handiarekin, gerrirainoko uretan, hondartza aldetik itsasora begira jartzen ginen, urrutian sortzen ziren olatuei begira. Eta, begirik kendu gabe, olatuak nola potoltzen eta handitzen ziren ikusten genuen. Han urrutian gero eta handiago egiten ziren olatu haiek hondartzara heltzen eta lehertzen zirenean, bi aukera baino ez zizkiguten ematen apar bihurtu baino lehen. Edo besoak luze-luze eginda buruz aurrera jauzi egin olatu barrenera, edo geldirik geratu olatuaren indarrak eta aparrak harrapatu zain. Busti ala busti, beste aukerarik ez zegoen.
«Neska eibartarra eta euskalduna, horrela aurkeztuko nuke nire burua. Aitari aita esaten diot eta amari ama, mugikorrean ere aita eta ama dauzkat jarrita. Sei neba-arreba gara eta gure artean euskaraz egiten dugu. Baina, oraindik ere, badira etorkin ikusten gaituztenak».
Haserretu egin dira Madrilen. Berde koloreko bihurtzerainoko haserreak hartu ditu Espainiako hiriburuko egunkari eta politikariak. Amorru bizian jarritako Hulk piztia erraldoi beldurgarriak egindako marru eta orroen parekoak zabaldu dituzte Madrildik munduko lau haizetara. (...) Hizkuntzakeria ez da arazo linguistikoa, soziala baizik. Hizkuntzakeriaren piztia jende askoren baitan bizi da, eta piztijende horrek beti jokatzen du hizkuntza hegemonikoaren alde eta gutxituaren aurka. Gehienetan, gainera, egiten ari diren kaltearen jakinaren gainean direlarik. (Oh.: Patxi Saez soziolinguistak hizkuntzakeriaz idatzitako artikulu-sortaren 5. atala da hau).
"Hizkuntzakeria" izendatu dugun sail honetako laugarren artikulu honek, aurreko guztiek bezalaxe, gure artean oso zabalduta daukagun ideologia hiltzaile eta erasotzaile bat salatzeko nahia du: hizkuntzakeriaren ideologia. Ideologia hori hizkuntza hegemonikoa auzoko dituen hizkuntza txikiak baino hobea den uste okerrean oinarritzen da.
Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.
Euskararen Herria kudeatzen duten hiru herri-erakundeek —Euskal Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak— non jarri behar dute hizkuntza politikaren ardatza?
Gaur egun, euskarak dituen hiztun gehienen pentsamendua eta unibertso sinbolikoa erdaratik eraikita dago. Euskarak dituen hiztunetatik %80 berbadun berriak dira, erdara dute etxeko hizkuntza eta, nagusiki, erdararen zimentarrian egina dute lehen sozializazioa. Erdal zoruaren gainean eraiki dute beraien euskalduntasuna. Hortik arrisku handia datorkigu, izan ere, erdal ikusmoldetik eta baloreetatik ezin daiteke euskararen etxerik eraiki. Hortik konpondu beharreko itogin handiak ditugu berritu nahi dugun aitaren etxearen teilapean.
Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria.
Landareari lurrak bizi-indarra ematen dion bezalaxe, hiztunek ematen diote bizi-indarra hizkuntzari. Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian; hiztunak dira hizkuntzen funtsezko bizigaia. Landarea lurrean sustraituta bizi den bezalaxe, hizkuntzak hiztunengan bizi dira: hizkuntzek, bizirauteko, behar-beharrezkoak dituzte hiztunak, nahitaezko.
Berriki EGA azterketa (C1) egitera joandako ikasleen artean fortunatu naiz. Azterlekuaren atarian EGA azterketa egin zain zeudela, gehientsuenak, nire ingurumarian nituenak bai behintzat, elkarren artean gaztelaniaz ari ziren jo eta su. Azterketa egitera zetorren gazte batek ere horrela galdetu zion nire alboan zegoen mutil bati: «¿Es aquí donde se hace el examen de euskera?» eta egindako galderari erantzuteko, zalantza izan zuen mutilak erdaraz edo euskaraz ihardetsi, baina, azkenean, euskaraz erantzun zion, baietz, han zela.
Kataluniako Carme Junyet hizkuntzalariak Berria egunkarian esandakoak ni ere hausnarrean jarri nau: “Duela urte batzuk gertatu zen. Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion galdetu genion. «Bai, noski!», erantzun zigun. «Katalanez hitz egiten badut, ez naiz horren beltza»”.