CodeSyntax eta Kisaleko lan-taldeko partaidea
Google Maps-ek bere aplikazioa eguneratu du mapak offline, konexiorik gabe, erakusteko aukera emanaz. Orain arte mapak jaisteko aukera ematen zuen, nahiz eta ez zen ageriko funtzioa, baina atzo iragarritako eguneraketak zerbitzuak eta norabideak gehitzen ditu. Android bertsioa kalean da jada eta aurki ei dator iOSrena.
Airbnb ideia aparta da. Logela bat edota pisua libre daukan edonork alokairuan jarri ditzake, ia beti turistentzat eta egun gutxi batzuetarako. Horrela, turistek hotelak baino toki merkeago edota aproposagoak topatu ahal dituzte, eta etxe/logela jabeek diru-sarrera gehigarriak lortu. Baina Airbnb hazten joan den heinean hainbat arazo sortu dira.
Netflix enpresa amerikarrak jarraitzen du munduan zehar zabaltzen. Herenegun ireki zituen ateak Espainian eta, harrezkero, Hegoaldeko euskaldunok ere erabil dezakegu Interneteko bideoklubik handiena dena. Guk ere probatu dugu, eta hementxe lehenengo inpresioak: tresna arin eta intuitiboa, erabiltzailearengan pentsatua, oraindik eskaintza mugatua duena, baina epe labur-ertainera merkatuaren zati handi bat jango duena. Telebista ikusteko modua aldatzen ari da, zalantzarik gabe.
Asteburuan Ciutat morta ikusi dut behingoan. Eta niri lagun bati gertaturiko kasu hau etorri zait http://sustatu.eus/1243594474 Fribolitatea litzateke biak alderatzea, noski. Hangoan torturak, bi epaiketa fartsa eta hildako bat. Hemengoan polizia gezurtiak, besterik ez, zorionez. Baina badira Ciutat morta txikiak ere gurean. Hemen dokumentala ingelesezko azpidatziekin http://youtu.be/QIeFJqt0rqg
Youtube primeran dabil telebista adimentsu zein Chromecast-arekin. ETB euskararentzat estrategikoa bada, bere eduki (ia) guztiek Youtuben beharko lukete. Eta Youtubek zuzenekoak nola ematen dituen ikusita, zenbat beharko dugu emankizun zehatzak (futbol partiduak, adibidez) bertan erosi eta ikusten?
Etxeko telebista tentela apur bat adimentsuagoa bilakatuko digu Chromecast-ek, iazko abenduan Googlek merkaturatutako aparailuak. Google beraren dendan eskuratu daiteke 35 euroan eta kaxa txiki eta sinple batean iristen da. Azalpen gutxi behar dira Chromecast martxan jartzeko. Jaitsi mugikor edota tabletera bere aplikazioa, sartu aparailua telebistako HDMI portuan eta konektatu WiFi sarera. Pausu gutxiren ostean, kitto. Lan txukuna egin du Google-ek abiatze-prozesua azkar eta modu errazean egiteko.
Zergatik bizikletak arrakasta dauka zenbait hiritan, eta ez beste batzuetan? The Economist-ek bi arrazoi nagusi ematen ditu: segurtasuna (azpiegiturak, legedia, ...) eta beste mugikortasun aukerak (autoan mugitzearen erraztasuna, adibidez). Gurean azpiegituretan egiten da ahalegina; autoari oztopoak jartzen hasteko garaia da agian. Hemen artikulua: http://www.economist.com/blogs/economist-explains/2013/12/economist-explains-12
Aspaldian bueltaka dabilkidan burutazio bat, Fagor dela eta berriz datorkidana. Gehienok altzariak Ikean erosten baditugu, kirol-materiala Decathlonen, elektronika eta liburuak (erosten baditugu, bederen) Amazonen eta abar ... zer egingo dute gure inguruko saltoki eta enpresek? Zer gertatuko horko langileekin? Eta ondoren, zer gertatuko da guk geuk dugun lanarekin? Gure kontsumoarekin monopolioak sortu ditzakegu, inguruko enpresek jarduna moteldu, eta azkenean, gure lanari berari eragin.