CodeSyntax eta Kisaleko lan-taldeko partaidea
San Frantziskon 8.000 apartamenturen jabe den enpresa batek akordioa egin du Uberrekin. Urbanizazioan etxea erosi eta kotxerik ez dutenei 100 dolarreko kreditua emango diete hilero Uber zein hiriko garraio publikoa erabil dezaten. Urbanizazioaren jabeak aparkaleku gutxiago eraiki ahal izango ditu (eta, ondorioz, espazio gehiago etxeak egiteko). Eta etxe-erosleek ez dute zertan kotxerik erosi beharko, garraio eraginkorrago eta merkeagoa eduki ahal izango dute. Ez da iraupenik aipatzen hemen http://www.sfgate.com/bayarea/article/Parkmerced-plans-to-subsidize-residents-use-of-7547885.php
Asteburuan Ciutat morta ikusi dut behingoan. Eta niri lagun bati gertaturiko kasu hau etorri zait http://sustatu.eus/1243594474 Fribolitatea litzateke biak alderatzea, noski. Hangoan torturak, bi epaiketa fartsa eta hildako bat. Hemengoan polizia gezurtiak, besterik ez, zorionez. Baina badira Ciutat morta txikiak ere gurean. Hemen dokumentala ingelesezko azpidatziekin http://youtu.be/QIeFJqt0rqg
Youtube primeran dabil telebista adimentsu zein Chromecast-arekin. ETB euskararentzat estrategikoa bada, bere eduki (ia) guztiek Youtuben beharko lukete. Eta Youtubek zuzenekoak nola ematen dituen ikusita, zenbat beharko dugu emankizun zehatzak (futbol partiduak, adibidez) bertan erosi eta ikusten?
Zergatik bizikletak arrakasta dauka zenbait hiritan, eta ez beste batzuetan? The Economist-ek bi arrazoi nagusi ematen ditu: segurtasuna (azpiegiturak, legedia, ...) eta beste mugikortasun aukerak (autoan mugitzearen erraztasuna, adibidez). Gurean azpiegituretan egiten da ahalegina; autoari oztopoak jartzen hasteko garaia da agian. Hemen artikulua: http://www.economist.com/blogs/economist-explains/2013/12/economist-explains-12
Aspaldian bueltaka dabilkidan burutazio bat, Fagor dela eta berriz datorkidana. Gehienok altzariak Ikean erosten baditugu, kirol-materiala Decathlonen, elektronika eta liburuak (erosten baditugu, bederen) Amazonen eta abar ... zer egingo dute gure inguruko saltoki eta enpresek? Zer gertatuko horko langileekin? Eta ondoren, zer gertatuko da guk geuk dugun lanarekin? Gure kontsumoarekin monopolioak sortu ditzakegu, inguruko enpresek jarduna moteldu, eta azkenean, gure lanari berari eragin.