Teknologia albisteak
2

Euskarazko bilaketak Googlen munduko hainbat hiritan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-07-30 : 08:59

Datuen kazetaritzako proiektuak erakusten eta garatzen dituen Google News Lab delakoak, munduko zenbait hiritan egiten diren bilaketak aztertu ditu. Munduko bederatzi hiritan egindako azterketa horretan, euskara gehien Madrilen erabili izan da 2015ean, gero Parisen, eta gero Shanghain!

Datuak aztertzeko bederatzi hiri bakarrik hautatu dituzte (Berlin, Delhi, Londres, Madril, New York, Paris, Sao Paulo, Shanghai eta Toronto), baina hizkuntzen aldetik, dozenaka aztertu dituzte. Zergatik hiri gehiago ez? Ez dakigu, baina munduko megalopolis handienetakoak ere falta dira bertan, Mexiko Hiria edo Tokyo, kasu.

2004tik 2015erako datuak ageri direnak, eta euskarari dagokionez, Madril da nabarmen ageri den hiria, diferentzia handiz. Izatez, grafiko interkatiboak uzten dizu ikusten hiri nagusia kenduta, ala harekin.



Bigarren posizioan Paris ageri da urte gehienetan, baina Londres gailentzen zaio uneren batean. Gainerako hiriak, tarteka agertzen dira, Berlin sarrixeago, gutxiagotan Sao Paulo, Shanghai edo Toronto.

Hala ere, portzentaia infimoak dira. Datuen arabera, Shanghain aurten egin diren bilaketen %0.000678 izan dira euskataz. Googlek dio, gainera, Shanghaiko datuak direla baitazpadakoenak, erabilpen murritzagoak duelako Googlek Txinan.

Googlek Github-en egin ditu publiko datuok. The Washington Post-ek artikulua argitaratu zuen atzo honetaz.

Erantzunak

2015-07-30 : 10:13

Irakurle pare bat hiriz hiriko datuetan fijatu da, bereziki Madrilgoetan. Espainiako hiriburuan, aurten egin diren bilaketen portzentaia, euskara 6. hizkuntza da.


Sustatu.eus | Madril, Google bilaketak hizkuntzen arabera, euskara 6. © cc-by-sa: sustatu

Gainera, badirudi urtez urte portzentaia handituz doala:

2004: %0,033
2010: %0,059
2012: %0,076
2015: %0,112

Urte horietan zehar, halaber, ingelesa da bigarren hizkuntza Madrilen, eta katalana 3.a.

2015-07-30 : 11:03

Gauza bat izan daiteke non zauden zu fisikoki, eta bestea non daukan irteera puntua zure Interneteko konexioak. Oraintxe egin dugu aproba bat bulegoan: mugikorraren 3G konexio bidez webgune batean sartu gara eta Google Analytics-ek Madrilen kokatu du mugikorra. Beraz, litekeena da nik mugikorrean bilaketa bat euskaraz egiten dudanean, 3G bidez konektatua egonik, Madrilen egindako bilaketa moduan agertzea.

Erantzun

Sartu