Kazetaritzan lizentziatu berria naiz. Praktikante [tunante] nabil CodeSyntax enpresan.
Webgune interesgarria osatu du Berriak GALen inguruan. Hori bai, denbora pixka bat behar da irakurtzeko eta bideoak ikusteko: gaurkoz, GALek euskal literaturan izandako isla eta Lasa eta Zabalaren kasua irakurtzen aritu naiz. Azken horretan, Francisco Etxeberria auzi medikuari egindako bideo-elkarrizketak guztiz harrapatu nau. Asko falta zait oraindik irakurtzeko, noski, eta gainera, datozen egunotan atalak osatzen joango dira... Ez galdu: http://www.berria.info/GAL/
"Una esvastica sobre el Bidasoa" dokumentala ikusi nuen asteburuan, Zinemaldian. Javier Barajasek eta Alfonso Andresek Kontxa hondartzan ur hartu zuen nazien hegazkinaren gertakariaren hariari tiraka osatu dute filma. Hala jakin zuten II. Mundu Gerra bete betean zela Herbert Brieger zinegileak Euskal Herriari buruzko dokumental labur bat egin zuela, "Im Lande der Basken" izenekoa. Filmaz gehiago jakin nahi? Hona Berrian Urtzi Urkizu kazetariak filmaz egindako laburpena http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-09-22/034/002/nazien_euskal_herria.htm
Duela pare bat aste irakurri nuen Spotbros aplikazioari buruzko albiste bat: Whatsapp-aren lehiakide zuzen eta potentea izango zela zioen. Proba egin nahian, deskargatu egin nuen, baina geolokalizazioa erabiltzen zuela ikusita, kendu egin nuen. Duela egun bat berriz agertu zen Spotbros ordenagailuko pantailan, eta amore eman nuen: geolokalizazioa aktibatu eta proba egin nuen ea zer moduz dabilen.
Argazkiak.org | Spotbros aplikazioa © cc-by-sa: m_unanue