Erregimen autoritarioetan gertatzen den fenomenoa da zentsurarena, herrialde demokratikoetan eta herri libreetan tokirik ez daukana. Beti da albiste txarra, beraz, zentsuraz jardutea. Baina oraingo honetan horretaz jardutea dagokigu, ez geure gustuz, geure betebeharrez baizik. Manifestu hau sinatzen dugun guztiok, gartsuki salatu nahi dugu 'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalak pairatu dituen setioa, jazarpena eta zentsura.
Zentsura eta adierazpen askatasuna aurkako kontzeptuak dira. Ezin dira elkarren aldamenean bizi. Adierazpen askatasuna amiltzen den unean gertatzen da zentsura, eta alderantziz, zentsura desagertzen denean suertatzen da adierazpen askatasuna.
Adierazpen askatasuna ez da inoren apeta, ez da kapritxoa. Adierazpen askatasunak ez dio honi beste hari baino mesde handiagorik egiten, gizarte osoa da eskubide honi esker aberasten dena. Izan ere, adierazpen askatasuna da ideien eta egiaren aldeko borroka betierekoan aurrera egiteko modu bakarra. Ideiak joan-etorrian dabiltzan neurrian sortzen dira aldaketak, eta hauek hil ala biziko tresna bilakatzen dira progresoa esaten dugun horretan. Baina horretarako ideiak berdintasunean lehiatu behar dira, gerora gizarteak berak ideia horien artean egokienak zeintzuk diren hauta dezan, askatasunean eta heldutasunean. Askatasunik gabe ez dago progresorik.
Adierazpen askatasuna ez dugu geuk asmatu. Geure aurretik, gizartea sekretismotik, ezjakintasunetik, iluntasunetik eta despotismotik ateratzeko premia bizia ikusi zuten beste batzuek, eta haiek jarri zuten gerora eskubide unibertsal bilakatuko zenaren lehen hazia. Mendeetan eta mendeetan izan zuen botereak adierazpen ororen monopolioa, oroit gaitezen erdi aroko errege eta inkisidoreez, eta oroit gaitezen, nola ez, XX. mendeko diktadoreez. Askatasunaren konkistak beti dakar berarekin adierazpean askatasunaren konkista. Bata bestearen arrazoi eta ondorio dira.
Zientziak, medikuntzak, literaturak, arteak... horiek denek aurrera egin badute, adierazpen askatasunaren gerizpean egin dute. Eta honen gerizpean segi beharko dute, aurrera egin nahi badute.
Ezin da hitzarentzat kaiolarik izan. Zeren eta hitz bat kabitzen den kaiolan beti kabituko baitira bi, eta bi hitz kabitzen diren tokian, beti izango da hirurentzat adina leku. Hitz bat kaiolatuz gero, denak kaiola daitezke.
Erregimen autoritarioetan gertatzen den fenomenoa da zentsurarena, herrialde demokratikoetan eta herri libreetan tokirik ez daukana. Beti da albiste txarra, beraz, zentsuraz jardutea. Baina oraingo honetan horretaz jardutea dagokigu, ez geure gustuz, geure betebeharrez baizik.
Hau guztiagatik, manifestu hau sinatzen dugun guztiok, gartsuki salatu nahi dugu 'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalak pairatu dituen setioa, jazarpena eta zentsura. Ezin dugu onartu, ezeren eta inoren izenean, sortzaileon lana politizatzea eta lokatz politikoan sartzea.
Nork bere egiak, ideiak eta utopiak defendatzen ditu. 'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentaleko egileek ere, honenbestez, eskubide osoa daukate mehatxurik, presiorik eta irainik gabe eurenak defendatzeko. Nork bere ideiak defendatu ahal izatea, horixe baita, eta ez beste ezer, askatasunean bizitzea.
Sinatzaileak:
ZINEMAGILEAK
Jon Garaño
Joxemari Goenaga
Aitor Arregi
Telmo Esnal
Asier Altuna
Jon Maia
Patxo Telleria
Asisko Urmeneta
Eriz Zapirain
Juantxo Sardon Altuna
IDAZLEAK
Joseba Sarrionandia
Eider Rodriguez
Joxe Azurmendi
Kirmen Uribe
Harkaitz Cano
Bernardo Atxaga
Joan Mari Irigoien
Koldo Izagirre
Julen Gabiria
Xabier Mendiguren
Gotzon Barandiaran
Juanra Madariaga
Laura Mintegi
Jasone Osoro
Lutxo Egia
Irati Jimenez
Hedoi Etxarte
Oier Guillan
Jon Alonso
Jose Luis Otamendi
Itxaso Martin
Joxe Mari Esparza Zabalegi
Asel Luzarraga
Jose Luis Padron
Imanol Galfarsoro
Fito Rodriguez
Lander Garro
Gari Berasaluze
AKTOREAK
Iban Garate
Ander Lipus
Klara Badiola
Aitziber Garmendia
Urko Redondo
Eñaut Gantxegi
Nia Acosta
Ainara Gurrutxaga
Galder Perez
Gotzon Sanchez
Olaia Gil
BERTSOLARIAK
Amets Arzallus
Aitor Sarriegi
Miren Amuriza
Xabier Amuriza
Sustrai Colina
Igor Elortza
Unai Iturriaga
Alaia Martin
Jon Martin
Uxue Alberdi
Beñat Gaztelurrutia
MUSIKARIAK
Mikel Markez
Eñaut Elorrieta (Ken 7)
Anje Duhalde
Xabi Bandini (Kerobia)
Fermin Muguruza
Xabier Montoia
Joseba Irazoki
Miren Narbaiza Martiartu (Napoka Iria)
Jabier Muguruza
Maddi Oihenart
Mixel Etxekopar
Joseba Tapia
Arkaitz Miner
Siroka taldea
Hutsa taldea
Josu bergara
Txuma Murugarren
Gose taldea
Asier Serrano
KAZETARIAK
Idurre Eskisabel
Susana Mujika
Nagore Vega
Garbiñe Ubeda
Alberto Pradilla
Jon Artano
Estitxu Elduaien
Iñigo Astiz
Gorka Erostarbe
Pepe Aizpuru
Xabier Oleaga
Erik Garcia
Beñat Zarrabeitia
Goizalde Landabaso
Juan Luis Zabala
ARTISTA PLASTIKOAK
Jose Luis Zumeta
Nestor Basterretxea
Arrate Rodriguez
Gari Garaialde
Judas Arrieta
Aitor Ruiz de Eguino
Alain Urrutia
Ibai Maritxalar
Ikusi dut dagoeneko 30.000€ biltzea lortu duzuela, bejondeizuela!
Manifestu hori herritarrek sina dezaten irekiko bazenute, ederki luzatuko zen zerrenda hori, etzazue dudarik izan! Animo eta ekin gogor!