Loudlee: musika zerrendak egin eta partekatzeko tresna
Itxura aldetik, Pinteresten oso antzekoa da. Bi zatitan banatzen da atariko orria: ezkerreko aldean, jarraitzen duzun jendeak gordetako playlist-ak daude, eta eskuinekoan, Youtuberen bideo-irakurgailua, momentuan entzuten ari zaren zerrendarekin.
Login-a Facebook-eko kontuarekin egiten da modu errazean. Loudleek berak egiten dizkizun bideo iradokizunak Facebook-eko norberaren profilaren eta gure kontaktuek gure denbora-lerroan elkarbanatzen dituzten bideoen araberakoa dira. Hala, gustuko abestiak aukeratu eta osatzen dituzun zerrendak Tumblr, Twitter eta Facebook-en bertan elkarbanatu ahal izango dituzu.
Bai musikan hasiberriak direnek, bai denbora daramatenek, euren musika erraz zabaltzeko aukera dute. Youtuben kanal propioa sortu eta Loudleeren administratzaileei mezu elektronikoa bidaltzea nahikoa da bertan egoteko. Pinterestek ez bezala, oraingoz behintzat, ez du pin it botoiaren antzekorik, beraz, ezin duzu zuzenean edozein bideo Youtubetik bertara eraman. Horregatik, webgunearen baitan ez badago, ezingo duzu zuk nahi duzun horren musika zerrenda egin.
Oraindik beta bertsioan dago, eta ezin daiteke gauza handiegirik egin. Ziurrenik, garatzen doazen heinean, funtzio gehiago emango dizkiote.
Erantzunak kargatzen...