Flipatuta nago honekin,
Google+ Stories. Automatikoki sortutako
storify edo diaporama bat da, mugikorreko datuekin osatua. Epealdi konkretu batetako zure bideo, argazki eta lokalizazioak hartu eta aurkezpen bat sortzen dizu AUTOMATIKOKI!
Begira emaitza.
Nik ez dut ezer egin hor, mugikorrean argazkien
backup-a
Google+-en egiteko konfiguratuta daukat, hortik aurrera Googleren esku. Era berean, suposatzen dut kokapena gordetzeko baimena beharko duela. Nolabait jakin beharko du epe konkretu batean ateratako argazkiak oporraldi batekoak direla eta mapak marrazteko ere beharko du. Asteburuan ez nuen GPSrik aktibatu, eta Andorran ez dut roaming-ik izan, hortaz posizioa konektatu naizen wifi sareetatik edo atera behar izan du. Espainiako aldean sare mugikorretik aterako zuen.
Kokapenaren detekzioa aktibatua badaukazu, adi,
Google Location History-n azalduko da zure ibilbide guztia, ikus
Sustatun agertu zen artikulua.Dena dela,
story horiek publiko egin edo ez zure aukera da. Defektuz ez dira publiko, publiko egin dut hemen komentatzeko, eta publikotasun maila Googe Pluseko zirkulu konkretu baterako ere eman daiteke.
Noski, lagunekin mendira kirol osasuntsua egiteko erabiltzen baduzu merezi lezake. Las Vegasera bazoaz, mugikorrik gabe...
Probatu dut aukera. Mugikorrean, esandako "giltza" biak (kokapen detekzioa, irudien backup automatikoa) irekita utzi, eta automatikoki egin dizkit Googlek istorioak.
Bi bidaiatxo egin ditut, Madrilera bat (5 egun) eta bestea Alemaniara (8), baina nonbait Madrilgoaren bi egun bakarrik harrapatu dizkit, eta Alemaniako bidaia ere, guztia egin beharrean, bi zati hartu dizkit, eta beste egun batzuetakoak ez dizkit harrapatu. Ez dakit ba, istorio bakoitza 2-3 egun baino luzeagoa ezin izan ote daitekeen... Gainera, ez daukat edizio aukerarik istorioak fusionatzeko edo egunak gehitzeko, ea istorio luzeagoa osatzen didan makinak.
Hiru istorio horietako batean, Madrilgoan, gainera, ez dut ezer ikusten (?). Alemanian sortutako bat publiko egin dut, adibide gisa, hemen:
https://plus.google.com/u/0/110011819204780358760/posts/YcUDJJVwch2
Bestalde, zaila egin zait asmatzea Google+-en istorioak NON geratzen ziren gordeta. Photos aukerara jo behar da, eta azpi-aukera bat dira.