Teknologia albisteak
2

Felipe VI erregetzarekiko oposizioaren azterketa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-19 : 09:53
Dudarik gabe, gaur egun historikoa izango da. Euskal Herrian nahiz Kataluinan, eta Estatuko hiriburu hainbatetan mobilizazio jendetsuak espero dira. Hori da behintzat egin dugun azterketak diotena.
Europako azken Hauteskundeetako emaitzei jarriki, Estatu Espainiarreko monarkiaren jarraipenaren kontra agertu diren alderdiek duten babesa aztertu da. Horrela, Estatu Espainiarreko probintzietan Izquierda Unida, Podemos, Primavera Europea (besteak beste EQUO, Compromis eta CHA alderdien koalizioa), Los Pueblos Deciden (besteak beste EH Bildu eta BNG alderdien koalizioa) eta ERC alderdiek izandoko emaitzak abstentzioaren datuekin alderatu dira

Maiatzaren 25eko emaitzak aztertuz, alderdi hauek jaso zuten bozka kopurua hiru probintzietan %40 gainditu dute: Gipuzkoan %43.97 bozka lortu zuen (%57.01 abstentzioarekin), Gironan %42.72 bozka lortu zuen (%52.72 abstentzioarekin) eta Nafarroa Garaian %40.77 bozka lortu zuen (%53.59 abstentzioarekin).

Kataluinako eta Euskal Herriko beste probinitzietan honako emaitzak lortu ziren: Lleidan %39.12 bozka lortu zuen (%54.50 abstentzioarekin), Bartzelonan %39.06 bozka lortu zuen (%51.77 abstentzioarekin), Araban %37.74 bozka lortu zuen (%56.46 abstentzioarekin), Tarragonan %37.38 bozka lortu zuen (%55.23 abstentzioarekin) eta Bizkaian %33.72 bozka lortu zuen (%54.24 abstentzioarekin).

Ondoren, Pontevedra-n %30.65 bozka lortu zuen (%53.68 abstentzioarekin), A Coruña-n %29.83 bozka lortu zuen (%56.09 abstentzioarekin), Valéncia-n %29.78 bozka lortu zuen (%47.02 abstentzioarekin), Illers Balears-en %28.84 bozka lortu zuen (%63.54 abstentzioarekin), Asturiasen %27.97 bozka lortu zuen (%56.80 abstentzioarekin) eta Las Palmas-en %25.91 bozka lortu zuen (%62.23 abstentzioarekin).

Erantzunak

2014-06-19 : 11:30

Irudi adierazgarriak Madrilgo kaleetatik gaur goizean, Felipe erregeak izan ditzakeen aldekotasun edo kontrakotasunak neurtzeko. Twitter bidez ikusi ditut, Kongresua eta Errege Jauregia lotzen dituen kalean barrerak, poliziak eta banderak jarri dituzte, baina jendea hurbildu? HUTSIK daude kaleak!

Begiratu antzokiaren parekoa, ez dago jenderik ezta giza kate bat osatzeko ere. Ze ondorioztatuko ote du Urquijok?

Ingalaterrako erregina etorri izan balitz jende gehiago egongo zen, seguro.

2014-06-19 : 11:48

Ikaragarria irudia, Seguru, atzo futboleko Espainiako Selekzioa Brasileko Mundialetik kanporatzeak eragin zuzena izan du. Horrelako da Espainiako nazionalismoa! #FelipeVI

Erantzun

Sartu