Teknologia albisteak

Publizitatea

Korsikan ezin korsikeraz egin: Euskal Konfederazioaren elkartasuna

Sustatu
2023-04-03 : 15:19

Korsikako prefetak (Paristik izendatutako agintariak) helegitea jarri zuen Korsikako Asanblean eta Exekutiboan korsikera erabiltzearen aurka, eta har, Bastiako bertako auzitegi batek arrazoia eman dio., Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat joz (ikus albistea Argian). Hortaz, orsikeraz aritzea debekatu diete Korsikako Asanbleako hautetsiei jardun publikoetan. Euskal Konfederaziotik elkartasuna eta sustengua adierazi diete korsikar hautetsiei eta beren hizkuntzan bizi ahal izateko borrokatzen duten korsikar guztiei.

OEEren eta EHU-UPVren Osasun Biltzarra: Osasunaren sustapena guztion ardura

Honen bidez, urtero egiten dugun Osasun Biltzarraren berri eman nahi dizuegu. Aurtengo biltzarra apirilaren 21 eta 22an egingo da Donostian.mailto:oee@oeegunea.eus

Burlatako Udalak euskararen ordenantza murriztu du

2023-04-05 : 09:32

Burlatako Udalak, agintaldia amaitzear dagoenean, Euskararen Ordenantza aldatu du (2023ko martxoaren 28an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Navarra Sumak eta PSN-PSOEk gehiengo osoa dutenez, ezin zen onerako izan: murrizketa izan da ondorioa. Euskaraz jakitea nahitaezkoa ez duten lanpostu guztietan, euskara meritu gisa puntuatzea aurreikusten zen orain arte. Hori desagertu da eta, beraz, aldaketa handien bezperan gaude.

Gipuzkoa Turismoa EU Hackatoiaren 2. edizioa

Sustatu
2023-04-02 : 11:56

Gipuzkoa Turismoa EU Hackatoiaren bigarren edizioa egingo da apirilaren 22 eta 23an, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Ideia teknologiko bat garatzeko aukera gida aurkezten da, bi egunez turismoaren erronka bati irtenbidea emango diona. Aurten 15.000 € baino gehiago egongo dira sarietan, start-up-entzat ekintzailetza-aukera.

Egunean Behin jokoaren Donostiako finalean, ospakizuna eta lehia

2023-04-01 : 12:03

Guuktelekomunikazio enpresak babestutako Egunean Behin jokoaren 11. denboraldia atzo amaitu zen,  Euskadiko Parke Teknologikoetako Donostiako Campusean egindako finalean, zeina Parkeen elkarteak eta SPRIk babestu zuten. 120 lagune artean, aretoko zuzeneko partidak erabaki zituen irabazleak. Jokoaren lau urteko ibilbidea ospatzeko modua ere izan zen.

Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia online eta app gisa ere bai

Sustatu
2023-04-01 : 09:07

Elhuyarrek ingelesa zubi-hizkuntzarik gabe ikasteko baliabide berri bat jarri du gizartearen eskura, doan. Collins Elhuyar English Basque Dictionary euskara-ingelesa hiztegia, jada online kontsultatu daiteke, hiztegiak.elhuyar.eus ataria integratuta. Gailu mugikorretan eta ordenagailuan instalatzeko aukera ere badago. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››