(H)itzartu EITB ekimenak elkarretaratzea antolatu du biharko (maiatzak 20, larunbata), 12etan, Bilboko EITBren egoitzaren aurrean, ETB1en nazioarteko zine programazio bat euskaraz ikusi ahal izatearen alde. “Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz!” leloarekin deitu dute bilkurara, eta zenbait atxikimendu jaso dituzte, besteak beste talde hauenak: AEK, Bieuse bikoiztaileen elkartea, Euskal Encodings, Zer Non Ikusi webgunea, Steilas sindikatua eta Bilboko Kafe Antzokia. Beste inork babestu nahi balu, dei egin dute txio baten bidez aipatzeko bat-egitea deialdiarekin.
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, bi gai aipagai nagusiki:
Abizen mapak dira Europako herrialde batzuetarako garatzaile batek (Savara delakoak) sortu duen webgune eta app sorta. Euskaldunoi bertsio espainol eta frantsesa interesa dakiguke, Euskal Herri osorako bilaketaren: faltan... Mapadeapellidos.eu eta Nomdefamille.eu dira web aukera horiek.