Tokikom-eko hedabide euskaldunak prestatzen aritu dira udal eta foru hauteskunde hauetan datuak zehatz eman ahal izateko bihar. Codesyntax enpresatik elkarlanean garatzen egon gara tresna multzo bat, bihar beren webguneetan informazioa eguneratua jaso dadin (eta telebistak dituzten hedabideen kasuan, haietarako datu eta irudiak bideratzeko moduak). Izatez, jada ikus daiteke webguneetan aurreko hauteskundeetako historikoak kargatuta daudela, adibidez, Aiaraldean, Goienan, Euskalerria Irratian, Anboton...
Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak lankidetzan: "Zer behar dute gazteek?", galdera hori da leloa, eta horri erantzuten saiatuko dira ekainaren 1 eta 2an Bilboko BBK Kunan izango den topaketan. Doako topaketa da baina izena eman beharra dago, astelehenera arte (maiatzak 29).
Nazioarteko Astronomia Elkarteak (International Astronomical Union, IAU) euskarazko Su eta Gar izenak esleitu dizkie ofizialki Virgo konstelazioaren ikusmiran dauden GJ486 bikoteko Gliese 486 izarrari (hau da Gar) eta bere inguruko Gliese 486 b exoplanetari (hauxe da Su, biak jada euskarazko Wikipedian txukun izendatuta).
K-Pop-aren fenomenoaren nazioartekotzean, Q-Pop bideo eta audioak entzuten pasatu dugu zuzeneko saioa Twitchen eta Segura Irratian. Q-Pop ketxuerazko popa da, korear ereduen gainean eraikia. Eta baita Kazakstangoa ere... Eta denetarik entzunda, denak gustatu zaizkigu.
BBCk explainer bat kaleratu du, azalpen-bideo bat bere gaztetxoenentzako edukien atalean, azalduz nola hizkuntzen aniztasuna bio-aniztasunarekin lotua egon daitekeen. Euskal Herrian ere egin dira azterketak honetaz, hala nola Dylan Inglisek eta Unai Pascualek egina. Lan horiek eta beste kontu batzuk aipatuz, Iñaki Sanz-Azkue Arazandi elkarteko biologoak haria idatzi du, eta haritik hona ekarrita testu bihurtu dugu hausnarketa hori.
Yanapaway kunantuta!: "Lagun nazazu, salba nazazu", kitxueraz. Kantu baten izenburua, BTS talde korearraren Save me gaiaren bertsio bat, ketxueraz nagusiki (gaztelaniazko parteekin) Lenin kantari peruarrak abestua.