
Abizen mapak dira Europako herrialde batzuetarako garatzaile batek (Savara delakoak) sortu duen webgune eta app sorta. Euskaldunoi bertsio espainol eta frantsesa interesa dakiguke, Euskal Herri osorako bilaketaren: faltan... Mapadeapellidos.eu eta Nomdefamille.eu dira web aukera horiek.
Joan Mari Irigoien (Altza, Donostia, 1948) idazlea gaur hil da. Nobelagintzan, poesian eta haur literaturan jardundako idazlea izan zen altzatarra. Hark idatziak dira, besteak beste, Oilarraren promesa, Babilonia eta Lur bat haratago eleberriak, azken hau euskaraz idatzitako luzeenetakoa.
Herenegundik Spotify, musika streaming eran entzuteko munduko zerbitzu ezagunena, euskaraz dago. Aplikazioa euskaratu dute, eta, bidez batez, Spotify Premium pirata dutenek ere euskaraz ikusiko dute edukia. Webgunean ordea oraindik ez dago euskarazko aukerarik (bai ordea katalanez).
Kaixo. Partiturak.eus egiletza naiz.
Egia da ez dut oso ondo euskaraz hitz egiten. Horregatik webgunean akatsak izango dira.
Akatsak aurkitu baldin badituzu mesedez bidali admin@partiturak.eus ...
2023ko apirilaren 28an Nafarroako Arartekoak gomendioa eman dio Tafallako Udalari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko.