Teknologia albisteak

“Euskal Alien Nazioa” euskarazko ihes-gela berritu dute Bilbon

Sustatu
2023-06-02 : 11:34

Bilbon kokatutako Euskararen Etxean egiten den Euskal Alien Nazioa ihes-gela berritu da, eta martxan izango da ekainaren 5etik aurrera, eten baten odnoren.

Publizitatea

UdaTIK udaleku teknologikoak Getxon

Sustatu
2023-06-02 : 09:30

BiscayTIK Fundazioaren gaztetxoentzako udaleku teknologikoetan (UdaTIK udelakiak) parte hartzeko matrikula epea ekainaren 22a bitarte irekita da. 9 eta 14 urte bitarte dituztentzat da UdaTIK. Partehartzea doakoa da eta BiscayTIK Fundazioak Getxon duen egoitzan gauzatuko dute uztailaren 3tik 14ra bitartean, goizeko ordutegian. Ikastaroko komunikazioa euskaraz izango da, tresnak ingelesez landuko direlarik.

Lurraz gaindiko euskal bazterretan bidaian

Sustatu
2023-06-01 : 19:00

Su planeta eta Gar izarra izendatu berri dituzte, baina ez dira Lurraz gaindiko euskal adibide toponimiko bakarrak. Galdakao, Elkano, Ekhi edo Suge bezalako tokietan zehar bidaia grafiko bat egin dugu Twitcheko zuzenekoan. 

Elhuyar Zientzia Azokak 700 gazte bilduko ditu Bilboko Areatzan ikasturtean egin dituzten 200 STEAM proiektuak erakusteko

Sustatu
2023-06-01 : 13:03

Elhuyar Zientzia Azokak 3 egun iraungo du 2023 honetan, ekainaren 2tik 4ra, eta Bilboko Areatzan egingo da. 60 ikastetxetako 700 gaztek hartuko dute parte, eta 200 proiektutik gora egongo dira ikusgai. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: 7 talde etorriko dira. Ekainaren 4an (igandea) egingo da sari-banaketa. Ikerketa-enpresetan egiteko egonaldiak, ikasketa-bekak eta Espainiako zein nazioarteko azoketarako bidaiak jasoko dituzte.

Karkarkar, stand-up eta open-mic ekimen bat euskaraz

Sustatu
2023-05-31 : 15:49

Hiru Damatxo ekoiztetxeak Karkarkar ekimena jarri du martxan. Stand-up edo bakarkako monologo komedikoen alorrean, open-mic deritzon saiakera euskaraz probatzea da koxka: . "Stand-up probalekua" deitu diote honi, eta litzateke lehen aukera bat eskaintzea, monologo landu bat zirkulazioan jarri baino lehen, materialak nola funtzionatzen duen ikusteko aproba bat. Bihar ekainak 1 izango da lehen txanda (sarrerak ia agortuta) Donostiako Dokan. Ekainaren 29an hurrengo saioa prestatzen ari dira.

Gipuzkoako garia ezagutzeko aukera, ekaineko larunbatetan

Sustatu
2023-05-31 : 12:49

Gari-soroak 20. mendean desagertu ziren Bizkaia eta Gipuzkoako gehienetik, non eta ordura arte nekazaritzaren oinarri ziren Euskal Herri osoan bezalatsu. 21. mendean, baserri gutxi batzuetan berreskuratu da zereal honen langintza, eta horietako bat da Sosola baserria Eibarren. Bertako baserritarrak, Enrike Gisasolak,  "Ibilaldi didaktikoa garien artean" izeneko lau txango antolatu ditu, ekaineko lau larunbatetan (ekainak 3, 10, 17 eta 24an), plaza mugatuekin, gariaren eta ogiaren berri ezagutzeko (euskaraz, jakina).

Espazio zabaleko euskal toponimia

Sustatu
2023-05-31 : 10:00

Joan den asteko albistea izan genuen Su eta Gar, exoplaneta bat eta bere izarra, izendatu dituztela euskarazko izenekin ofizialki, Nazioarteko Astronomia Elkarteak hartutako erabakian. Ez dira espazioan euskal izena jasotzen dute lehen objektuak, baina bai eguzki-sistematik kanpoko lehenak. Hurbilago geratzen diren beste objektu euskaldunei errepasoa egingo diegu artikulu honetan.

Kosovoko istiluak

2023-05-30 : 23:00

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››