“Euskal Alien Nazioa” euskarazko ihes-gela berritu dute Bilbon
2023-06-02 11:34
Bilbon kokatutako Euskararen Etxean egiten den Euskal Alien Nazioa ihes-gela berritu da, eta martxan izango da ekainaren 5etik aurrera, eten baten odnoren.
Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute, aretotik atera ahal izateko:
“2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman…”.
Jakingarriak:
- Iraupena: Ordubete.
- Jokalari kopurua: 2 lagun gutxienez eta 6 gehienez (talde handietan etortzea gomendatzen dugu).
- Adina: 15 urtetik aurrera. Taldean, gutxienez, adin nagusiko batek egon beharko du.
- Prezioa: Doan
- Egunak: Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeak.
- Ordua: 17:30 (10 minutu lehenago etortzea komeni da).
Ekainaren 5etik aurrera erreserbak egiteko aukera izango da, hemen.
Erantzunak kargatzen...