Hiru Damatxo ekoiztetxeak Karkarkar ekimena jarri du martxan. Stand-up edo bakarkako monologo komedikoen alorrean, open-mic deritzon saiakera euskaraz probatzea da koxka: . "Stand-up probalekua" deitu diote honi, eta litzateke lehen aukera bat eskaintzea, monologo landu bat zirkulazioan jarri baino lehen, materialak nola funtzionatzen duen ikusteko aproba bat. Bihar ekainak 1 izango da lehen txanda (sarrerak ia agortuta) Donostiako Dokan. Ekainaren 29an hurrengo saioa prestatzen ari dira.
Honal azaltzen du Hiru Damatxok proiektua martxan jartzera eraman dituen pizgarria: "Zergatik? Euskarazko umore eskaintza ez da nahi genukeen bezain oparoa. Formatu gutxi daude telebistan, irratian zein sarean. Zuzenekoetan gero eta gehiago, baina eszena egonkorturik gabe oraindik. Karkarkar da jada Euskal Herrian pizten ari den eszena hori indartzeko gure ekarpen xumea. Topaleku izatea nahi dugu jada lanean ari diren komikoentzat, eta probatzeko aukera eman lehen aldiz oholtzara igo nahi duenari."
Ostegun honetako estreinaldian (ekainak 1, 22.00etan) Donostiako Dokan, Julen Portillo tiktoker eta umoregile zarauztarrak gidatuko du saioa. Bost parte-hartzaile hauen lana aurkeztuko du:
Maria Blanco zestoarrak dozenaka saio egin ditu azken urteotan, aktibo dauden Euskal Herriko umoregileekin eszenatokia konpartituz. Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere, aldiz, Barrexerka kolektiboko kide dira. Gidoilari moduan ere eskarmentua dute. Eñaut Zuazo eta Beñat Iturberen kasua berezia da: Bartzelonan eta Madrilen bizi dira, eta bertako stand-up eszena barrutik ezagutzen badute ere, euskaraz aritzeko gogoz daude.
Oraindik sarreratik geratzen bada... hemen begiratu eta erosi.
Hurrengo saioa ekainaren 29an izango da. Atento egoteko Twitterren jarrai dezakezu Karkarkar: @eginKarkarkar
Erantzun
Sartu