Teknologia albisteak

Publizitatea

ZNI TB: Youtubeko euskarazko edukien aplikazioa

Sustatu
2023-05-30 : 13:39

Iaz sortu Zer Non Ikusi (ZNI) webgunea sortu da, Kataluniako Desdelsofa.cat delakoaren eredura, plataforma desberdinetan dauden euskarazko edukiak aurkitzen laguntzeko. Normalean "plataforma" terminoarekin Filmin, Amazon Prime Video edo Netflix badatozkigu gogora, Youtube ere horrela ikus dezakegu, eta hain zuzen ere ZNIk hori kontuan hartu du hasieratik, eta are gehiago aurtengo apiriletik, non Youtubeko atala bereziki landu zuten. Orain, Youtubeko informazio multzo hori, euskarazko hainbat edukirentzako sarbidea, aplikazio bilakatu dute; Androiden bakarrik oraingoz, baina hor da ZNI TB, gauza praktikoa benetan interesa duenarentzat.

Ploneconf 2023 konferentzia aurkezten

CodeSyntax
2023-05-30 : 12:25

Nazioarteko Ploneconf 2023 konferentzia Eibarren egingo da urrian. CodeSyntax Eibarko enpresak Udalaren lankidetzarekin antolatua, ekimenak mundu osotik etorritako 200 bat aditu elkartuko ditu, Plone software libreko plataformaren garapenaz jarduteko. Sustatu egiten duen enpresa da CodeSyntax, eta bideo hau prestatu dugu gure herria eta PloneConf aurkezteko.

Hauteskundeak: Araba

2023-05-30 : 02:00

Euri jasa, Lizarran

2023-05-29 : 03:00

Udal hauteskundeen aplikazio espainol ofiziala, euskaratuta eta denbora errealean martxan

Sustatu
2023-05-28 : 22:37

28M Locales izeneko aplikazioa prestatu du Espainiako Barne Ministerioak gaurko Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen emaitzak emateko. Euskaraz partzialki dago, erdipurdi lokalizatuta, baina tira, zeozer. Adi, Aldundietako foru hauteskundeak eta Nafarroako Parlamentukoak ez ditu ematen aplikazioak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››