Daiteke aholkularitza sozialeko bulegoak etra Asmoz Fundazioak batera gauzatu duten proiektua da Deskonexioa. Teknologien erabilerari buruzko sentsibilizazio eta trebakuntza proiektu esperimenatla izan da, eta hezkuntza eragile ezberdinekin lankidetza-sare zabala izan du. Bildurako datuen artean, DBH1 eta DBH2ko ikasleen artean, 10etik bakarrak ez duela sare sozialik erabiltzen.
Iruñeko Sanferminak hastear direla, kalejira ikusgarria osatu du mugimendu feministak Alde Zaharrak astelehen gauean, 23etatik aurrera, mezu bat ozen entzunarazi eta argi ikusarazteko: adi-adi egongo da eta ez du inolako sexu erasorik onartuko. Erasoen kontrako kalejira feminista pic.twitter.com/QJdJcLuSWg - Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) July 4, 2022 Ehunka emakumek hartu dute parte ekimenean, Errekoletak Plazatik abiatuz eta Katedralaren ondora iritsiz, Alde Zaharra zeharkatuz.
Euskarazko hitzen etimologien alorrean, berreraikitze bidez proposatu diren batzuk bitxiak irudituko zaizkizue agian: euskarazko oinarrizko zenbakien izenak. Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratutako Euskararen Historia liburua, Joseba Lakarra hizkuntzalariak, keinu bidezko kontaketan oinarritutako etimologiak proposatu ditu. Jarraian azalduko ditugu.
Sekulako desastrea iruditu zait. Inolaz ere gertatu behar ez zuen zerbait. Lantua joko dugu orain. Verdiren Requiem-a jarri -bolumen altu samarrean-. Erosiko ditugu azken liburuak, argitaratzen jarraituko ez balute bezala. Izan ere, ez dute argitaratzen jarraituko. Requiescat in pace, Pasazaite argitaletxea, joan den astetik badakigu jakin beharreko guztia, jakin nahi ez genuen guztia alegia.
Arkitektura eta Hirigintza Gure egunerokotasunean espazioen garrantziaz ohartzean eta espazioak izan dezakeen botereaz hausnartzean, oinarrizkoa den galdera bat osatzen da: ze ahalmen du espazioaren diseinu eta sorkuntzak? Eta zertan datza espazio ekoizpena? Galdera hauen inguruan pentsatu, eztabaidatu, ikertu eta ikasi ahal izateko, espazio publikoan esku hartuz, egitura esperimental bat izango dugu helburu.
Becca Saladin Texasko diseinatzaile grafiko bat da, nabarmendu dena azken hilabeteetan Interneten pertsonaia historikoen irudi ber-haragiztatuak sortzeagatik. Teknika informatiko berrienekin, artelan ezagunetatik ezagutzen ditugun pertsonaoa historikoak irudi errealista bihurtzen ditu. Royalty Now markarekin da ezaguna.
Atzo arratsaldean etxe ingurutik buelta bat ematera atera nintzenean, irakurria nuen goizean auto-gidari batek Alejandro Valverde eta beste txirrindulari bat nahita harrapatu zituela Murtzian. EHUren Gipuzkoako campusaren errektoreordetzaren inguruan nengoela, zebra bide baten parean ikusi nuen nola gelditu zen azken unean auto bat. Azkar samar zetorren eta zebra bidea gurutzatzen hasitako pertsonak bastoiarekin keinu bat egin zion.