"listopasatu" Elhuyar hiztegietan. "listopasatu" hitzaren itzulpena. "listopasatu" hitzaren ahoskera Forvo bidez. "listopasatu" hitzaren ahoskera ahots-sintesia erabiliz.
Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kidea atxilotu eta fite askatu du frantses poliziak gaur Urruñan, autoan 3 etorkin gazte zituelarik. Baionako Pausa gunera eramateko asmoa zuen. Hendaiako Mugako poliziara ekarri eta arratsalde erditsutan ateratu ahal izan da. Eta 3 etorkinak Irunera berriz bidali dituzte. Entzuten dugu Eñaut Aramendi poliziak askatu ondoan:
Euskarazko zenbakien etimologiarako aitzin-euskaran adituek proposatu dituzten formak azaldu ditugu Segura Irratian eta Twitch kanalean, artikulu honetan oinarriturik, eta keinuak Luistxo Fernandezek Twitcherako egiten zituen bitartean, Olatz Etxeberria esatariak deskribatzen zituen aldi berean irratiko entzuleetarako... Nahiko lan!, baina emanaldi animatua suertatu da, ikusi, ikusi...
Koreako Busan hiriak, Nazio Batuek eta Oceanix izeneko enpresa batek Hego Korean flotatzen duen hiri prototipiko bat garatzeko proiektua aurkeztu dute; Oceanix City. Era berean, Maldiva uharteetan Maldives Floating City egitasmoa aurkeztu dute. Apenas garaierarik gabeko uharteak dira Maldivak eta zentzua du, beroketa globalarekin itsasoaren maila goratzen denerako alternatibak pentsatzen joatea.
Oraindik zehaztu gabeko data batean itzuliko da uda ostean Mihiluze lehiaketa telebistara. 21.30etatik aurrera astelehenetik ostegunera emango dute, 21.30etatik aurrera, ETB1en eta baita kanpotik ikusi ahal izateko moduan Eitb.eus-en. "Uda ostean" izango dela iragarri du EITBk, data zehatzik eman barik.
"Herriko emakumeak gara, gatazkaren inguruan bizipen eta sentsibilitate ezberdinak ditugunak. Alardea maite dugu, eta gizonek duten eskubide berarekin parte hartu nahi dugu gure Alardean". Hondarribiko (Gipuzkoa) 64 emakumek alardean parte hartu nahi dutela adierazi diete udalari eta Alarde fundazioari.
Finantza inbertsioak berderantz, helburu klimatikoetara eta ingurumenera bideratzeko xedearekin sortu du Europako Batasunak taxonomia berdea. Jarduera ekonomiko berdeen zerrenda bat da taxonomia, nolabaiteko etiketa berdea aitortzen diena jarduerei, erreferentzia izateko finantza eragileentzat. Europako Batzordeak, bere proposamenean jaso zuen zerrenda berde horretan sartzea energia nuklearra eta gas naturala, zenbait luzapenen ondoren, eta bere aholkularitza zientifikoari muzin eginez.
Ertzaintzak baieztatu duen moduan, 1.200 gazta eta dirua -600 euro- lapurtu dituzte Olabarrieta auzoko Aldai baserriko gaztandegitik. "Ez ohiko" lapurreta, Ertzaintzaren esanetan: "aktibitate horren jakitun izango ziren eta ingurua ere ezagutuko zuten". Lapurtutako gaztak, ziurrenik, Euskal Herritik kanpoko merkatu txikietan salduko dituztela adierazi du Ertzaintzak eta gaineratu gertaera ikertzen ari direla.
Kezka dantza taldea taldeak Galesera bidaiatuko du uztailean, The Basque Children UK'37 elkarteak antolatutako biltzarrean dantza egitera. Zehazki Caerleon-Newporten izango gara 1936ko Espainiako Gerra Zibiletik ihesi euskal umeak errefuxiatu zireneko urteurrenean. 2022an 85 urte bete dira Espainiako Gerra Zibilaren eraginez milaka ume Euskal Herritik erbestera bidali zirenetik.
Ez da sekula euskaraz egin MBA gradunondokorik, argitaratu du artikulu interesgarri batean Enpresabidea agerkariak. Siglak Master of Business Administration esan nahi du, enpresa administrazioko masterra izango litzateke euskaraz. Zuzendaritza-karguak lortzeko eta gerentzia-trebetasunak garatzeko aukera ematen duen maisutasunari deritzo. Artikuluan jasotzen denez, Mondragon Unibertsitakoen datuen atrabera, "matrikula egin duten 250 pertsonatik %1-2k baino ez du eskatzen halako ikasketak euskaraz egitea". Guztiarekin, UEUko ekonomia sailetik posible ikusten dute, elkarlanarekin, MBA euskaraz eta online martxan izatea 2025-2026 ikasturterako.