2022ko uztaila Tillich, Paul, Fedearen dinamika I , Arantzazu: Jakin, 1972, 239 or. (I tzulpena eta pentsabideak, Paulo Agirrebaltzategi ; sarrera, Joxe A. Ibarbia ; epilogua, Joseba Arregi). Guztiok behar omen dugu fede bat bizitzeko, horrela esan zigun lagun bateko aurreko eguneko bazkalondoan.
Uztailaren 14an, Eibarkoa UEUren Markeskoako egoitzan, Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa egingo da. Euskara akademikoaren garapena izango da hizpide seigarren topaketa honetan. Orain arte eginikoari begiratu, lorpenak aztertu, eta etorkizunera begira dauzkagun erronkez arituko diru, hainbat adituren ekarpenetatik abiatuta
GKSk eta beste antolakunde batzuek osatutako "Mugimendu Sozialistaren" oinarri nagusietako bat, nagusia ez bada, ezker abertzalearen "porrot historikoa" agerian uztea da, eta esplizituki Nazio Askapenerako Euskal Mugimenduaren paradigma osoki arbuiatzea. Horixe azaltzen zuen joan den urrian Espainiako dibulgaziorako hedabide digital batean argitaratutako eta GKSko militanteekin izandako elkarrizketari esker egindako artikulu/analisiak.
Arkautiko akademiatik (Araba) Donostiara 60 udaltzain berri eraman berri dituztela eta, LABek salatu du %90ek ez dakitela euskaraz, ez dutela dagokien hizkuntza eskakizuna betetzen, eta, beraz, ez direla "herritarren hizkuntza hautua errespetatzeko gai". Arkautik egindako udaltzain berrien zerrenda Donostiako Udalak onartu izana ulergaitza da, sindikatuaren esanetan: "Udalak berak finkaturiko baldintzak hankaz gora bota ditu udalak, segurtasunari lehentasuna eman behar zaiolako aitzakia erabiliz".
Coop57ren Euskal Herriko lurralde-saila 2015ean sortu zen. Gazte batzuk hilabete luzez lanean ibili ziren eta Ondarroan egin zuten prestatutakoaren aurkezpena. Katalunian Koop57k bazuen esperientzia arrakastatsua eta, arlo ekonomikoan ere, Euskal Herria, antolatzeko bulkada duen herria dela esan daiteke. Beraz, aurrera egiteko tresnak bazeudenez, Koop57 Euskal Herriko lurralde-saila lantzen eta indartzen jarraitu zen.
Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi zerbitzu publikoak datu irekien berrerabilpenerako bere 4. lehiaketa abiatu du. Deialdian izena emateko epea zabalik egongo da 2022ko uztailaren 7tik abuztuaren 3arte, biak barne. Bi aukera daude lehiaketan; batetik, garatzaile edo programatzaile informatikoetan pentsatuta (Aplikazio lehiaketa), eta bestetik, datuak berrerabiltzeko ideiak eman nahi dituzten beste eremu profesional batzuetako pertsonentzat (Ideia lehiaketa).
Orain, elkartasunetik elkarlanera pasatuz, katalanekin batera Pirinioetako Bidea argiztatzeko erronkari heldu dio Gure Eskuk. Ez da nolanahiko helburua 300 gailur dirdirka jartzea munduaren arreta erakarri eta autodeterminazioaren aldeko mezua zabaltzeko. Baina hori baino baliotsuagoa izanen da oraindik, antolatzaileek nabarmendu dutenez, euskaldunen eta katalanen herri gogoa piztea, edo berpiztea nahi bada, burujabetzarako prozesu bati ekiteko.
Orain dela hiru bat urte, Amatasun programa ipini zuten martxan Barrualde-Galdakaoko ESIan. Ginekologia eta Psikiatria zerbitzuek daramate elkarlanean. Erditze-ondoko depresioaren baheketa egiten dute Ginekologiakoek, eta baieztatutako kasuak tratatzen dituzte Psikiatriakoek. Programako arduraduna Leire Erkoreka da (Bilbo, 1981), Psikiatriako jarduneko zerbitzuburua. Zer da erditze-osteko depresioa? Erditu ostean agertzen den depresio mota nagusia da.