Teknologia albisteak
11

Bideo-joko ezagunak euskaratzeari ekin dio Game Erauntsiak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-10 : 00:42

Jon Babarro | EITB MEDIA Euskara mundu birtualean sustatzen duen Game Erauntsia taldeak bideo-joko ezagunak euskaratzeari ekin diote. Gainera, San Joanak eta Korrika bezalako ekitaldiak mundu birtualera eraman dituzte. Helburua: euskara txoko guztietara zabaltzea.

Publizitatea

21

EAJk energia nuklearra eta gasaren alde egin duen apustua salatu du Eguzkik

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-09 : 23:59

Europako Parlamentuak energia nuklearrean eta gas 'berdean' egindako inbertsioak EAJren aldeko botoekin aintzat hartu izana deitoratu du Eguzki talde ekologistak, larunbat honetan plazaratutako ohar batean. Gogoratu duenez, Europako Batzordeak gasean eta nuklearrean egindako inbertsioak berde gisa etiketatzeko proposamenak 328 diputaturen babesa izan du, tartean PP, Vox, Ciudadanos eta EAJkoenak.

BOROAKO JAIAK 2022

2022-07-09 : 21:00
10

Nola elikatu hizkuntza hautua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-09 : 11:20

"Erderaz hobeto moldatzen den, inguru erdalduna daukan eta ustez euskararik gabe bizi daitekeen euskaldun batek zergatik egingo du euskaraz?". Egun galdera pertinentea dena hemendik bi hamarkadatara ere izango dela uste du Garikoitz Goikoetxea Uemako teknikariak; are, egungo joerak adierazten duen honetan profil horretara hurbiltzen direnen kopurua areagotzen ari dela.

Itzulpegintza eraldaketa teknologikoan, uda ikastaroa Baionan

Sustatu
2022-07-09 : 08:34

EHUren Udako Ikastaroetan bada Mugaz Gaindiko Ikastaroak deritzon atala, eta horien barruan datorren uztailaren 21 eta 22an Baionan egingo da ikastaro interesgarri bat: Itzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta. Euskara, gaztelania eta frantsesa izango dira ikastaroko hizkuntzak.

23

Frantziar festa nazionala Euskal Herrian "borroka egun" bilakatuko du U14 kolektiboak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-08 : 23:08

U14 kolektiboak manifestazio bat deitu du Donibane Lohizunen uztailaren 14an, ostegunean, 17.00etan, Didier Lafitte plazatik abiatuz: "Frantziar besta nazionala Euskal Herrian borroka egun bilakatzera deitzen dugu nahi eta ahal den maneran", adierazi du. Ohar batean azaldu duenez, "errepikatu izan dugun bezala, besta egun hau gure herriaren asimilazioaren erakusle da eta argi dugu zapalkuntzaren normalizazioaren aitzinean, bizi ditugun arazoak politizatu eta mobilizatzeko beharra badela".

Ba al dakizu? 1978

2022-07-08 : 21:00

UDALETIK 07-07

2022-07-08 : 20:00
25

Hirugarren gradua eskuratu du Atristainek, espainiar auzitegiek berriz espetxeratu ostean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-08 : 15:14

Azken aldian beste zenbait presorekin gertatu den bezala, legeak aurreikusten dituen baldintzak betetzen dituela onartu du eta hirugarren gradua eman dio Lakuako Gobernuak Xabier Atristaini. Gauzak honela, gaur ostiralean kalera atera da berriz preso donostiarra Martuteneko espetxetik eta hurrengo egunetan zehaztuko da hirugarren gradu honen gauzapen zehatza.

The Sea Beast, euskaraz bikoiztutako Netflixen lehen estreinaldi globala

Sustatu
2022-07-08 : 13:20

Berriak aurreratu duenez, Netflix-ek euskarazko bikoizketarekin estreinatuko du gaur bere nazioarteko ekoizpen bat, The Sea Beast / Itsasoko Piztia  piraten eta itsas-munstroen animazioko abentura. Netflix kontu batekin sartuta, ez dugu ikuskatzeko aukerarik izan oraigoz, baina harpidedunei laster agertuko zaiela uste dugu. Audioa euskaraz izateaz gain, euskarazko azpidatziak ere jarri dizkiote film honi. Azpidatzi horiekin hartu dugu irudia fotograma honetakoa. "Gaur garai berri baten hasiera izango da" (filmaren benetako pasarte baten egiazko azpidatziak dira horiek ;-) )

9

Soziolinguistika Albistaria. 125. zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-08 : 12:06

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko edukiak ikusgai daude 2022ko ekainaren 22an Bilbon Hizkuntzen erabileraren kale neurketaren emaitzak aztertzeko egin zen Euskal Soziolinguistika Jardunaldia.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››