Mila gazta baino gehiago eraman dituzte lapurrek Aldaiko gaztandegitik
2022-07-06 17:51
Ertzaintzak baieztatu duen moduan, 1.200 gazta eta dirua -600 euro- lapurtu dituzte Olabarrieta auzoko Aldai baserriko gaztandegitik. "Ez ohiko" lapurreta, Ertzaintzaren esanetan: "aktibitate horren jakitun izango ziren eta ingurua ere ezagutuko zuten". Lapurtutako gaztak, ziurrenik, Euskal Herritik kanpoko merkatu txikietan salduko dituztela adierazi du Ertzaintzak eta gaineratu gertaera ikertzen ari direla.
Txioak (8)
-
Oñati Goiena @oinatigoiena1.200 gazta eta 600 euro lapurtu dituzte Olabarrietako Aldai gaztandegitik goiena.eus/oinati/1657100…
-
Jose Angel Urquia @joxeanjel123456Mila gazta baino gehiago eraman dituzte lapurrek Aldaiko gaztandegitik - Oñati - Goiena.eus goiena.eus/oinati/1657100…Ursula Antiglobal @UAntiglobal@joxeanjel123456 Orain gaztak ere lapurtzen al dira? ???? Ez dirua, ez bitxiak...gaztak! Ez sinesteko modukoa!
Erantzunak kargatzen...