Baxe Nafarroako historiak bere lekua izatea merezi zuen. Hori uztailaren 4tik aitzina gauzatu da Baigorrin. Izan ere, Mehaka interpretazio zentroak ateak ireki ditu herriko etxe zaharreko lokaletan, eta istorio paregabe batean murgilduko du bisitaria. Mehaka ikerketa lan luze baten emaitza da lehenik, Kintoan Barna programa europarrean jasoa. Bixente Hirigaray, ondarea zaintzeko laguntzaileak gidaturik, bertako historialari eta arkeologoek osaturiko batzorde zientifiko baten eta herriko biztanleak barne harturiko talde zabal baten laguntzarekin burutu zen. «Gaur egungo eszenografia ikuspegi berrietan oinarritzen da, euskarri askorekin. Bisitariak iturri ikonografikoak, testuak, bideoak edo tresna interaktiboak aurkituko ditu», azaldu du Bixente Hirigarayk Mediabasken. Lurraldeko biztanleei eta ibiltari jakinguratsuei zuzendua da.
Iruñeko festetan lehen kasuak ezagutu genituen, baina berehala ondorioztatu zuten sanferminak proba zelaitzat erabilita beste hiri eta herrietara zabalduko zela (Baionara, kasurako). Hala izaten ari da. Abuztuaren atarian beldurgarria da panorama. Hitzez hitz beldurgarria. Festa giroan emandako ziztada horien atzean dagoen motibazioa ere ez dago argi. Menpekotasun kimikoa erdiestea da hipotesirik plausibleena.
Oporretan oso urruti joateko aukerarik ez baduzu edo, besterik gabe, Egunean Behineko zale amorratua bazara eta "Zer herri da?" estiloko galderek amorratzen bazaituzte, hementxe duzu denbora-pasarako kanal bat, Youtubeko Magic Live.
Halaxe ondorioztatu du ekainean argitaratu berri den ikerketa batek: azken hamarkadetan gure planetan izan dugun tenperatura-igoera globala ez dela neurri berekoa planetan osoan eta Artikoan beste latitude batzuetan baino 4 aldiz handiagoa dela. Aspaldi ezagutzen den anplifikazio polarraren fenomenoa dago Artikoko igoera bizkorrago horren oinarrian, zeinek erretroalimentazio mekanismo moduan funtzionatzen duen: tenperatura gehitu ahala, tenperatura igoera horren abiadura handitu egiten da.
Aurreko batean, nazio auzia lausotzeak edo liskar txikitan galduta bi estatuak ekuaziotik kanpo uzteak emantzipazio prozesuari -edozein dela ere horren ezaugarritzea- eragin diezaioketen kalteaz aipamena egin genuen, hor behar zela arreta jarri nabarmentzeko. Zapalkuntza modu gordinean eta iraunkorrean ezagutu du Euskal Herriak, eta herri gisa subjektu izateko, eskubide guztiak eskuratzeko eta etorkizuna erabaki ahal izateko gogoak nolakotu du herri honen gaur egungo errealitatea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago.
Elizkoien antzera, bihoa nire kazetari-konfesioa azken ahalegin honetan: ez ditut iritzi orriak irakurtzen. Sekula ez dut egin, ez eguneroko informazioa idazten nuenean, ez eta orain zutabegile gisara ere. Aitortzen dut, halaber, erreporteatzen aritzen nintzenean bezainbesteko kezka eragiten didala albiste irakurrienen zerrendan iritzi artikuluak informaziozkoak baino gorago topatzeak.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak protesta bat egingo du gaur 19:00etan kaiko arrapalan. 'Denona eta denontzat' lelopean, auzotarrek arrapala erabili ahal izatea aldarrikatuko dute. Pasa den astean, arrapalaren sarbidea mugatzeko itxitura bat jartzen hasi zen Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundearen bidez. Piztu Donostiak ohartarazi zuen arrapala "betirako ixteko" egitura bat jartzen ari zirela.
Ez da erraza Mikel Aiestaran kazetariaren (Beasain, 1975) agendan tarte bat egitea, Euskal Herria zapaldu orduko hegazkinen batean baitago, albisteak daraman lekura bidean. Uztaila, ordea, atseden hilabetea da berriemailearentzat, eta Azpeitian hartzen du deskantsua, bere "B planean". Telebistan ikusita ezagutuko dute askok, Jerusalemgo meskiten zabalgunetik edo Gazako (Palestina) lubakietatik berri ematen.