Teknologia albisteak

Zuhaitzak, parkeak eta hiri berdeagoak beroketa globalari aurre egiteko

Sustatu
2022-08-03 : 09:49

Hiriak zenbat eta berdeagoak izan, orduan eta hobeto eusten diote tenperaturaren igoerari. Bizi dugun larrialdi klimatiko honetan gero eta nabarmenagoa da gure hirien eredua aldatu egin behar dugula, bizileku berde eta naturalagoak sortuz.

Publizitatea

61

"Euskaltzaleok ez baditugu pilak jartzen, ez gara egungo diskurtso 'light'-etik pasako"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-02 : 11:06

Zergatik sartu zinen euskara teknikari? Kasualitatez. Beti ibili izan naiz euskararen munduan. Hamar urte neramatzan helduen euskalduntzean, AEK-n lehenik eta Ilazki euskaltegian gero. Asko gustatzen zitzaidan. Halako batean, Hernanin zinegotzi zebilen Koro Etxeberria lagunak esan zidan euskara teknikari postua aterako zela, niretzat egokia izan zitekeela. Garai haietan ari ziren sortzen euskara zerbitzuak udaletan.

Aurtengo Overshoot day uztailaren 28an izan da. Gizakiak dagoeneko xahutu ditu gure planetak aurten sortuko dituen baliabide guztiak

Sustatu
2022-08-02 : 09:07

Global Footprint Network Fundazioak urtero kalkulatzen du Overshoot Day delakoa (gainditze-eguna edo mukurutze-eguna euskarara itzuliz gero). Hau da, gizateriak urteko zein egunetan ahitu duen gure planetak urtero sortzen duen baliabide kopuru guztia (ura, elikagaiak, erregaiak...). Aurten errekorra berdindu da: uztailaren 28rako dagoeneko erabili eta kontsumitu ditugu gure planetak aurten sortuko dituen baliabide biologiko guztiak. Hemendik eta Gabonetara bitartean kontsumituko dugun guztia gure planetari eta etorkizunari lapurtzen ari gara eta ez da birsortuko.

12

Menpekotasunetik ez dago euskara berreskuratzerik

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-02 : 00:21

Azkenaurreko pasartea Zizur Nagusian jazo da (Alkatea Geroa Baikoa, EHBilduren babesarekin). 2021eko apirilean, udalak ez zuen euskara jakitea baloratu atezainen bi zerrendetako bat eratzeko deialdian, Zizurko euskararen ordenantzari muzin eginez. Herritar batek errekurtsoa jarri zuen orduan Nafarroako Administrazio Auzitegian (NAA), eta honek arrazoia eman zion, euskarari % 10eko balioa eman behar zitzaiola ebatziz, lanpostuok jendearekin harreman zuzena dutelako.

16

30 urteko gizon bat ito da Senpereko aintziran

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-01 : 16:19

30 urteko gizon bat hil da gaur Senpereko aintziran (Lapurdi). Eguerdiko 15:30 aldera sartu da uretara gizona, bainu bat hartzeko, baina, irteten ez zela ikusita, lagun batek larrialdi zerbitzuei abisatu die. Hara joan dira itsas salbamendurako taldea, bi helikoptero eta urpekariak. Azkar aurkitu dute gizona, baina ezin izan dute suspertu.

Nichelle Nichols aktorea hil da, Star Trek-eko Uhura tenientea eta eskubide afroamerikarren ikurra

Sustatu
2022-08-01 : 11:45

Asteburuan hil da Nichelle Nichols aktorea, 89 urte zituela, Silver Cityko (Mexiko Berria) bere etxean. Bere aktore lana, batez ere, Star Trek telesailarekin lotuta egon zen, Nyota Uhura teniente ezaguna izan baitzen 1966-1991 bitartean. Emakumezko beltz batek horrelako paper bat antzezten zuen lehenengo aldia izan zen eta emakume afroamerikarren eskubideen aldeko ikur bilakatu zen Nichols. Uhura tenienteak erakutsi zien afroamerikar gazteenei zurien eskubide berdinak zituztela eta agintera iristeko aukera eta eskubidea zutela.

1

Zizur Nagusiko Udalak errekurtsoa, euskara ez puntuatzeko

2022-08-06 : 17:57

Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza urratu zuen lan deialdi batekin; orain, euskara puntuatu behar ez izateko errekurtso bat jarri du, eta, epaileek euskararekin izan ohi duten jarrera ezagututa, segur aski arrazoia emanen diote.

23

Poliziak ezingo du zigortu autoen matrikulako Espainiako 'E' letraren gainean EH ikurra ezartzea

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-01 : 08:15

Europako banderaren gainean, estatua identifikatzen duen hizkia eramaten dute Europako Batasunean matrikulaturiko autoek. Hego Euskal herrian matrikulaturiko autoek E bat daramate, eta Iparraldean F bat. Badira, ordea, euren nazioa identifikatzeko hizkia edo hizkiak horien gainean jartzen dituzten auto jabeak. Askori isuna jarri izan diete Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak, E hori estaltzeagatik (EH, CAT edo GZ ikurrekin). Bada, Espainiako Barne Ministerioak onartu behar izan du legeak ez duela biderik ematen inor zigortzeko horregatik eta erretiratu egin behar izan ditu jarritako hainbat isun.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››