Teknologia albisteak
4

Mehaka Interpretazio Zentroak uztailean ireki ditu ateak Baigorrin eta Baxe Nafarroako historia erakusten du

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-31 : 11:58

Baxe Nafarroako historiak bere lekua izatea merezi zuen. Hori uztailaren 4tik aitzina gauzatu da Baigorrin. Izan ere, Mehaka interpretazio zentroak ateak ireki ditu herriko etxe zaharreko lokaletan, eta istorio paregabe batean murgilduko du bisitaria. Mehaka ikerketa lan luze baten emaitza da lehenik, Kintoan Barna programa europarrean jasoa. Bixente Hirigaray, ondarea zaintzeko laguntzaileak gidaturik, bertako historialari eta arkeologoek osaturiko batzorde zientifiko baten eta herriko biztanleak barne harturiko talde zabal baten laguntzarekin burutu zen. «Gaur egungo eszenografia ikuspegi berrietan oinarritzen da, euskarri askorekin. Bisitariak iturri ikonografikoak, testuak, bideoak edo tresna interaktiboak aurkituko ditu», azaldu du Bixente Hirigarayk Mediabasken. Lurraldeko biztanleei eta ibiltari jakinguratsuei zuzendua da.

Guztia irakurri (kazeta.eus) »»

Txioak (4)

Erantzun

Sartu