Teknologia albisteak

GUREAN GAUR ALBISTEGIA

2022-07-29 : 16:01

Publizitatea

15

Lanartea: Euskararen langile profesionalak, lan baldintza duinen alde borrokan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-29 : 12:15

Kultur sortzaileen bizitzak halabeharrez lan ziurgabetasun egoera batera lotuta egon behar duela pentsatzen dugu sarri askotan. Baliteke zenbait kasutan proiektuka antolatzen den sormen prozesu baten logikak horretara eramatea, baina beti horrela izan behar al du? Ez al dute artistek ere lan baldintza duin eta egonkorrak izateko eskubidea beste edozein langilek bezala?

4

Eta Rosaliak esan zuen: "Izan bedi nahi dudana"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-29 : 11:59

Aitortza bi. Diskoa entzuna nuen, noski, baina Rosaliaren azken lanaren zuzeneko aurkezpenera ahal bezain garbi joan nahi nuen, ahal bezain subjektibo. Aitzitik, bere jarduerak dituen irismena eta nonahikotasuna direla eta, Motomami World Tour honen hainbat elementu iragazi egin zitzaizkidan nahi gabe. Kontzertu ostean, orduan bai, nire hitzak ehotzen saiatuz, irakurri ditut besteenak.

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak 10 ikerlari-lanpostu betetzeko deialdia egin du

Sustatu
2022-07-29 : 09:54

Ikerbasque Fundazioak nazioarteko deialdia egin du behin-betiko 10 ikertzaile-lanpostu eskainiz. Deialdia datorren irailaren 8an itxiko da.

119

Albiste garrantzitsua: "The Lord of the Rings" telesaila euskaraz ikusi ahalko dugu Amazonen

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-29 : 08:25

Inoiz egin den telesailik garestiena eta Tolkienen unibertsoen berpiztea. Amazon Prime Video plataforma denen ahotan jarriko duena. Tolkienen liburuen eta Peter Jacksonen filmeen zaleak pantailari begira-begira jarriko dituena. Hori eta gehiago izango da The Lord of the Rings: The Ring of the Power telesaila. Irailaren 2an estreinatuko du Amazonek fikzioa mundu osoan, eta aukerazko hizkuntzen artean euskara egongo da —estreinaldiaren egunean bertan, euskarazko azpidatziak erabilgarri egongo dira, baina Amazoneko iturriek esan dute euskarazko bikoizketa egun batzuk geroago txertatuko dutela—.

7

Bilgune Feminista omenduko dute Donostiako Piratek

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-28 : 17:01

Abuztuaren 13tik 20ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta askotariko egitaraua aurkeztu dute. Donostiako Piratak prest daude 20. urteurrena behar bezala ospatzeko, Biba festa, biba eraldaketa, biba piratak lelopean. Gaur goizean egin dute Piraten Aste Nagusiaren egitarauaren aurkezpen ofiziala. Hemen ikus dezakezue osorik. Horrekin batera, Matti pertsonaia zein izango den argitu dute: Euskal Herriko Bilgune Feminista.

10

Goienak martxan du Udako Argazki Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-28 : 11:46

Koloretan edo zuri/beltzean, bertikalak zein horizontalak, paisaiak edo ez… Ia denek ateratzen ditugu argazkiak oporren oroigarri gisa edukitzeko, eta urteetan egindako lehiaketek erakusten dute asko eta asko oso ikusgarriak direla. Lehiaketa 16 urtetik gorakoendako da eta bakoitzak gehienez bost aurkez ditzake. Irailaren 19ra arte bidali ahal izango dira argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez.

James Lovelock zientzilaria hil da, 103 urterekin. Ekologismoaren aitzindarietako bat eta Gaia teoriaren sortzailea izan zen

Sustatu
2022-07-28 : 11:00

Atzo hil zen James Lovelock zientzilaria, 103 urte betetzen zituen egunean bertan. Ekologismoaren aitzindarietako bat, Gaia hipotesiaren sortzailea eta aldaketa-klimatikoaren inguruan hitz egin zuen lehenengo ikerlarietako bat izan zen. Bere urtebetetzea ospatzen ari zela hil zen, senidez inguratuta.

50

Artikoko animalien jokabide-aldaketa, klima-aldaketa dela eta

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-28 : 09:24

Irati Diez Virto Dakigunez, klima-aldaketa prozesu global bat da, Lurrari osotasunean eragiten diona. Badaude lurralde batzuk ordea, non aldaketa hauek azkarragoak eta nabariagoak diren. Eremu hauetako bat ba hain zuzen, Artikoa. Bertan, joera batzuk nabarmendu dira jada klima-aldaketaren eraginez, hala nola neguko tenperaturen igoera, eremu batzuetako izotz gabezia eta udaberriko elurraren urtze aurreratua. Lurralde Artikoa, besteak beste, animalia migratzaile askoren behin-behineko bizilekua da eta haiek ere, klima-aldaketaren efektuak sumatzen hasi dira, bai eta beren jokabideak aldatzen ere.

22

ETXERA (LAGUNAK)

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-28 : 00:07
7

Gasteizko jaietan Euskaraldiaren entsegua egingo dute blusa eta nesken kuadrillek

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-28 : 00:06

Hiru urteren ostean berriz ere ate joka dauden Gasteizko jaietan euskararen erabilera bultzatzeko aurrekaririk gabeko elkarlana iragarri dute Euskaraldiak eta Blusa eta Nesken Batzordeak, Jai giroan ere euskara ahoz aho lelopean. Abuztuaren 6an Euskaraldiaren entsegu bat egingo dute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››