Ez da erraza Mikel Aiestaran kazetariaren (Beasain, 1975) agendan tarte bat egitea, Euskal Herria zapaldu orduko hegazkinen batean baitago, albisteak daraman lekura bidean. Uztaila, ordea, atseden hilabetea da berriemailearentzat, eta Azpeitian hartzen du deskantsua, bere "B planean". Telebistan ikusita ezagutuko dute askok, Jerusalemgo meskiten zabalgunetik edo Gazako (Palestina) lubakietatik berri ematen.
[ELKARRIZKETA] Ia bi hamarkada daramatza Mikel Aiestaranek munduko lurralde gatazkatsuetan barrena lanean, erredakzioko berotasuna utzita. 'Gipuzkoako Hitza'-n elkarrizketa egin diote. pst.cr/k8MuW
@uztarria Gure herrian etorkina...baina balekue!!!
Erantzun
Sartu