30 urteko gizon bat hil da gaur Senpereko aintziran (Lapurdi). Eguerdiko 15:30 aldera sartu da uretara gizona, bainu bat hartzeko, baina, irteten ez zela ikusita, lagun batek larrialdi zerbitzuei abisatu die. Hara joan dira itsas salbamendurako taldea, bi helikoptero eta urpekariak. Azkar aurkitu dute gizona, baina ezin izan dute suspertu.
@berria "Bainu bat hartzera" esamoldea egokia da? #ezjakintasunetik
@ibon_iza @berria Zuzena duk. Euskaltzaindiaren hiztegian ere ‘bainatu’ eta ‘bainua hartu’ biak ageri dituk. pic.twitter.com/rwVgvVmfQ5
@XabierEuzkitze @berria Eskerrik asko Xabier!! egunero ikasten dugu zeozer...????
@XabierEuzkitze @berria Hala ere, "bat" hori egiten zitzaidan arrotz, "bainua hartzera joan zen" ondo, baina "bainu BAT hartzera joan zen", txarto zegoela uste nuen. Gurean, bainua hartu ez dugu sekula erabili, baina, ondo badago ederto!!
@XabierEuzkitze @berria Hala ere, "bat" hori egiten zitzaidan arrotz, "bainua hartzera joan zen" ondo, baina "bainu BAT hartzera joan zen", txarto zegoela uste nuen????. Gurean, "bainua hartu" esamoldea ez dugu sekula erabili, baina, ondo badago ederto!!
@XabierEuzkitze @berria Bai, horrela da. Ez dakit, "bainu bat hartu behar dut"entzuten nuen bakoitzean esamolde okerra zela uste nuen, gurean beti "bañetan goaz" "bañau zatez" erabili ditugu, horregatik ni neuri arrotz zait, hala ere argi geratu zait ondo
@XabierEuzkitze @ibon_iza @berria Barkatu Xabier, ez da hala esaten?
@inaxio_gasteiz @XabierEuzkitze @berria Nik bat ez dut edaten, behin hasita; bi, hiru..,
@ibon_iza @XabierEuzkitze @berria Nire intuizioan, "bainatzera noa">etxeko baineran-----"bainu bat hartzera noa">plaian.
@inagurru @XabierEuzkitze @berria Nik neuk, "bainu bat hartu" ez dut sekula erabili, beti "bainatu" erabili dut, ez dakit... bai etxean, eta bai hondartzan. Bañetan noa, edo dutxetan noa. Dutxau nz... "dutxa bat hartu" ere entzun izan dut nonoiz, eta nire
@inagurru @XabierEuzkitze @berria Gaurtik aurrera, bainuak lasai hartuko ditut... ????
@ibon_iza @XabierEuzkitze @berria Tira, nik uste ezberdina dela, ezta? «BainuA hartzea» zehatza da, egunero edo maiztasun batez hartzen den bainua (hartzen dutenentzat, etxean edota hondartzan), eta «bainu BAT hartzea» kaputzete bat hartzea da, aurretik (
@portugoieta @XabierEuzkitze @berria Adibidez: Emakume hark, Lekeitioko hondartzan, egunero hartzen zuen bainua. Bainu bat hartzera noa! @portu
@portugoieta @XabierEuzkitze @berria Adibidez: Emakume hark, Lekeitioko hondartzan, egunero hartzen zuen bainua. Bainu bat hartzera noa! Horrela, @portugoieta ?
Erantzun
Sartu