Poliziak ezingo du zigortu autoen matrikulako Espainiako 'E' letraren gainean EH ikurra ezartzea
2022-08-01 08:15
Europako banderaren gainean, estatua identifikatzen duen hizkia eramaten dute Europako Batasunean matrikulaturiko autoek. Hego Euskal herrian matrikulaturiko autoek E bat daramate, eta Iparraldean F bat. Badira, ordea, euren nazioa identifikatzeko hizkia edo hizkiak horien gainean jartzen dituzten auto jabeak. Askori isuna jarri izan diete Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak, E hori estaltzeagatik (EH, CAT edo GZ ikurrekin). Bada, Espainiako Barne Ministerioak onartu behar izan du legeak ez duela biderik ematen inor zigortzeko horregatik eta erretiratu egin behar izan ditu jarritako hainbat isun.
Txioak (23)
-
Zalo Akaziaga @akaziagaKontuan hartzekoa, ezbairik gabe. ????berria.eus/albisteak/2165…6aWQg7fDiJAIME ZUBERO LINAZA @JaimeZubero@akaziaga Nafarroa nire ustean, baina hori, sobirau izatean eztabaidatzen da, ezta?
-
semenogorria @Semenogorria@akaziaga Baina, pirineoez bestaldean, Iparralden, hain zuzen ere, ezin da. Akitaniako ikur adierazlea bai, bestela, ez!Aitor Duñabeitia???? @intxaursaltsa@Semenogorria @akaziaga Auto desobediente gehiago ikusten dira IEHn HEHn baino, alde ikaragarri handiz...@naziogintza @naziogintza@Semenogorria @akaziaga Ados, baina inork ez die debekatzen hemengo pegatina ere ondoan jartzea, eta Iparraldean askok jartzen dute..... pic.twitter.com/dqDmnhneiAsemenogorria @Semenogorria@naziogintza @akaziaga Hor estatu frantsesaren "F" hori ez dago estalita; atzo, ordea, Berriak berri emandakoan hori azpimarratzen zuen: BNG eta ERC alderdietako buru ezagunek egiten zuten bezala, hots,"E" hizkia estaltzen zuten, euren nazio adierazlea i
-
Ibai Lasarte @ibi87Kaixo @ertzaintzaEJGV @policiaforal_na , gure kotxeetan EH jarri ezkero isunak jarriko dituzue? berria.eus/albisteak/2165…
-
Asier Errasti @asiererrastiPoliziak ezin du zigorrik ezarri autoen matrikulako 'E' letra norbere nazioarenarekin estaltzeagatik. ?@berriariberria.eus/albisteak/2165…537
-
Kepa Ugarte Martiarena @kepa_ugarteEspainiako Barne Ministerioak bertan behera utzi ditu galiziar bati urte luzez ezarritako isunak. "GZ" letrak dituen eranskailua ipini zuen autoen matrikulako "E"-aren gainetik (hariari segi). berria.eus/albisteak/2165… vía @berriaKepa Ugarte Martiarena @kepa_ugarte#Oharra: Argitalpena gustuko baduzu, horrela adierazi, albistea partekatu edota Twitter zein Facebooken segi nazakezu. Lantzean behin, Getxoko, eskualdeko zein Euskal Herri mailako berriak plazaratuko ditut, beti ere jatorrizko iturrira jotzen ahaleginduz
-
Joxemari Ibarburu @xixareBa nik Nafarroan Jaso dut zigorra goardia zibilak jarrita. Hala bedi berri hau. Poliziak ezin du zigorrik ezarri autoen matrikulako 'E' letra norbere nazioarenarekin estaltzeagatik berria.eus/albisteak/2165… vía @berria
-
leire narbaiza arizmendi ???? @txargainPoliziak ezin du zigorrik ezarri autoen matrikulako 'E' letra norbere nazioarenarekin estaltzeagatik berria.eus/albisteak/2165… vía @berria
-
Sustatu Albisteak @SustatuPoliziak ezingo du zigortu autoen matrikulako Espainiako 'E' letraren gainean EH ikurra ezartzea - @Semenogorria bidez: berria.eus/albisteak/2165… sustatu.eus/1659118528328
Erantzunak kargatzen...