Teknologia albisteak

Publizitatea

14

Lapurdi kalea: mugikortasuna ulertzeko modu aldrebesa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-02 : 15:50

Irailean sartu garenez, laster hasiko da ikasturtea Zarautzen ere, eta ehunka ikasle joango dira egunero ikastetxeetara oinez, bizikletan edota garraio publikoan. Eskolarako bidean, garrantzitsua da Lapurdi kalea, Salbatore Mitxelena Ikastolako eta Orokieta Herri Eskolako ikasleentzat bereziki. Trenbidean egiten ari diren lanengatik, ordea, pasa den ikasturtearen amaieran ere nahikoa baldintzatuta zegoen mugikortasuna kale horretan.

Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da gaur

2022-09-02 : 12:24

Gertaera nahiko azpimarragarria da gaurkoa, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta baita Game of Thrones delakoarena, House of the Dragon. Baina Amazonek euskarari toki egin dion lekuan (Netflix-ekin paretsu horretan), HBO-k ez du keinurik egin euskararen alde.

25

Mende erdi geroago, 'Xenki' eta 'Murgi'ren hilketaren egia agerian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-02 : 11:45

Duela mende erdiko irailaren 2an, Lekeitioko Antzar Egunaren bezperan, Joxe Benito Mujika 'Xenki' eta Mikel Martinez de Murgia 'Murgi' tiroz hil zituen Guardia Zibilak Lekeitioko Dendari kalean. Bertsio ofizialaren arabera, ETAko bi militanteak institutu armatuko agenteekin izandako konfrontazio baten ondorioz hil ziren. Baina Xenkik eta Murgik ez zuten tiro bakar bat ere egin.

Txori habia antolatzen, kamera, streaming eta guzti

Sustatu
2022-09-02 : 08:30

Sustatu webgunea egiten dugun CodeSyntax enpresako bulegoan lankide teknologoen arteko kolaborazio bat: txori habia bat prestatu, ea inguruan dabiltzan kaskabeltzak bertara datozen, jatera bederen. Habiaren barruan, bideo-kamera ere jarri dugu eta prozesua dokumentatu dugu bideo honetan.

11

Surfaren munduan girotuta egongo da gaur grabatzen hasi diren EITB Mediaren telesail berria

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-01 : 23:39

Bideoa: Surfaren munduan girotuta egongo da gaur grabatzen hasi diren EITB Mediaren telesail berria. Telesail berrian Jon Plazaolak Mikelen papela egingo du. Mikelek ez du inoiz harremanik izan Mexikon bizi izan den alaba nerabearekin eta ama hiltzean beraren ardura hartu beharko du.

26

Inor begira izanda ere

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-01 : 20:57

Leonardo di Caprioren legea: neskalagunen 25 urteko muga

Sustatu
2022-09-01 : 16:10

Zelebritien munduko albistea da aste honetan, Leonardo di Caprio eta bere azken lau urteotako neskalaguna, Camila Morrone, jada ez daudela elkarrekin. Inor ez da apurketarekin gehiegi harritu, aurten bete ditu 25 urte Morronek, eta hori da Di Caprioren neskalagun batek izan dezakeen gehienezko adina. Grafikoak eta estatistikak daude Leoren legea azaltzen dutenak, urteetako frogak bildu dituztenak.

21

'Quisiera ser alcalde Donostiyakua'

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-01 : 15:33

Eusebio Mugerza Mendaro Txirristaka- k (1874-1955) sortu zituen bertso famatu hauek XX. mendearen hasieran. Bretxako merkatuan jartzen ohi zen bertsopaperak saltzen eta poltsa ona lortzen omen zuen. Egun ez dut uste Bretxan jarriko litzatekeenik Eusebio. Sekulorun sekulotan obretan baitago, egoera negargarrian. Mundu zabalean hamaika lekutan berritu dituzte merkatuak, berezko izaerari eusten.

Euskal Herriko 1. Jatunaldiak, lodifobiaz jarduteko aukera bat

Sustatu
2022-09-01 : 09:11

Ezin Kabitu leloarekin, Euskal Herriko 1. Jatunaldiak edo jatunaldi lodiak egingo dituzte Gernikan irailaren 9tik 11ra, Astra eraikinean. Gorputzen aniztasuna eta pertsona lodiek pairatzen duten lodifobiaz politikoki tratatzeko topaketa bat izango da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››