Teknologia albisteak
7

Élisée Reclus

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-01 : 00:26

Jacques Élisée Reclus ( Sainte-Foy-la-Grande, 1830eko martxoaren 15a - Torhout, 1905eko uztailaren 4a) frantses geografoa eta anarkista izan zen. Erbesteraturik bizi behar izan zuen 1851tik aurrera, errepublikaren alde agertzen zituen ideiengatik. Europan eta Amerikan ibili ondoren Parisera itzuli zen berriro, eta La Terre, description des phénomènes de la vie du globe (1857, bi liburuki; Lurra, lurreko bizitzaren fenomenoen deskribapena) obra handia idatzi eta argitaratu zuen.

Publizitatea

15

Espainiako Auzitegi Nazionalak Txori Barrote konpartsa ikertuko du, euskal presoen argazkiak erakusteagatik

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-31 : 18:52

Bilboko Aste Nagusian Txori Barrote konpartsak "terrorismoa goretsi" ote duen ikertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Ismael Moreno magistratuak auto batean jakinarazi duenez. Auzitegiak tramiterako onartu du Dignidad y Justicia elkarteak konpartsaren kontra jarritako salaketa, eta Morenok Poliziari eskatu dio informazioa bil dezala salatutakoari buruz. Zehazki, euskal presoen argazkiak erakusteagatik jarri zuen salaketa Dignidad y Justiciak.

46

Independentzia aldarrikatuko du Sortuk Donostian estropaden bigarren igandean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-31 : 15:21

'Independentziarako indarra' lelopean eta "errotikako aldaketaren alde" manifestazioa deitu du Sortuk Donostian estropaden bigarren igandean (irailak 11). Hitzordua 13.30ean da Bulebarrean. "Independentziarako indarra ez da aldarri soil bat: guztia alda dezakeen indarraz ari gara, guztia alda dezakeen borrokaz eta herri gogoaz.

9

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan... Arabako enpresetan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-31 : 13:35

"Euskara, jalgi hadi plazara" abestu ohi zuen Xabier Letek, Bernart Etxepareren hitzei musika jarrita. Plazara irteteko baino, euskara euren enpresetan txertatzeko urteak zeramatzaten lanean Arabako zenbait konpainiek. "Baina bakoitza bere aldetik ari zen. Pentsatu genuen egokia izan zitekeela talde bat antolatzea, enpresa horiek elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko...

Gorbatxov Euskal Herrira etorri zeneko esklusiba

2022-08-31 : 10:48

Bart hil da Moskun Mikhail Gorbatxov, Sobietar Batasuneko azken buruzagia; hura erreformatzen saiatu zena, azkenean erregimen sobietarraren erorketa eta estatu mordo baten sorrera eragin zuena. 1991ean, bere aginteko azken asteetan, bere biografiako anekdota batez oroitu naiz: Euskal Herrira etorri zenekoa eta Euskaldunon Egunkariak esklusiba atera zuenekoa.

16

Agenda

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-31 : 03:37

Gure web dendak cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzeko, eta hauen erabilera onartzea gomendatzen dizugu nabigazioaz erabat gozatzeko.

15

'Etxera' abestiaren bideoklipa atera du Des-kontrol taldeak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-30 : 23:50

Arrasateko taldearen single berria da, Youtube plataforman argitaratu zuen pasa den hilabetean. Nahasketak Haritz Harreguyk sortu ditu, Antonio J. Morenok masterizatu du eta hitzak Peru Aranbururenak dira. Ikus-entzunezko pieza honetan, taldearen lagun askok hartu dute parte; Xagu eta Tronpi (Iheskide), Asier Sala, Fermin Muguruza eta Garazi Barrena, besteak beste.

29

Klima-aldaketa komikian azalduta

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-30 : 23:16

Zer da klimaren krisia? Erein argitaletxeak galdera honen eta beste askoren erantzunak hurbildu ditu Zer gertatzen da klimarekin? komikia euskarara itzultzen. Bidai liluragarri bat irudi atseginez sortuta zientziaren klima aldaketari buruz oinarrizko hiztegia lantzen duena. Abentura honetan, Jenny eta Olek azaltzen dituzte klima-aldaketari buruzko jakin beharreko xehetasun guztiak: zergatik sortu da klima-aldaketa, zer da berotze globala, zer ondorio ditu...

7

EAEko hezkuntza lege berria: marko autonomikoa ala Euskal Eskola Nazionala?

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-30 : 15:59

Lehenik eta behin, Jaurlaritzak lege aurreproiektuaren zirriborroa onartuko du, eta, gero, aldeei bidaliko die: legebiltzarrari bidaliko dio, eta audientzia publikoa irekiko dute beste sailek eta eragileek ekarpenak egin diezazkioten. Izapide hori eginda, udazkenean prest izan nahi du lege egitasmoa, legebiltzarrak tramitazioari ekin diezaion.

Euskal kooperatibismoaz erreportaia sakona The New Yorker astekarian

Sustatu
2022-08-30 : 09:58

Euskal gai bat agertu da The New Yorker AEBetako aldizkari entzutetsuan: Mondragoneko esperientzia kooperatiboari buruzko erreportaia landu bat. zenburu eta luzapena, honakoak ditu: How Mondragon Became the World’s Largest Co-Op - In Spain, an industrial-sized conglomerate owned by its workers suggests an alternative future for capitalism.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››