Teknologia albisteak

Leonardo di Caprioren legea: neskalagunen 25 urteko muga

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-01 : 16:10

Zelebritien munduko albistea da aste honetan, Leonardo di Caprio eta bere azken lau urteotako neskalaguna, Camila Morrone, jada ez daudela elkarrekin. Inor ez da apurketarekin gehiegi harritu, aurten bete ditu 25 urte Morronek, eta hori da Di Caprioren neskalagun batek izan dezakeen gehienezko adina. Grafikoak eta estatistikak daude Leoren legea azaltzen dutenak, urteetako frogak bildu dituztenak.

Leonardo di Caprioren neskalagunen historiala errepasatuz, gauza agerikoa eta aski komentatua izan da 21. mendean, bera baino pertsona gazteagoekin ibili izan dela aktorea. 1974an jaio zen Di Caprio, eta 1997an izan zuen bere lehen arrakasta global ezaguna, Titanic filmean. Harrezkero, 21. mendean, zenbait neskalagun edo bikote ezagutu izan zaizkio; ez da horietako inorekin ezkondu, eta seme-alabarik ere ez du itxuraz. Neskalagunekin izandako harremanek, gehienez, 5 urte iraun dute, eta ez da neskalagunik izan Di Caprioren ondoan 26. urtebetetzea ospatu duenik.

2019an, datu hauek bilduz grafiko bat argitaratu zuen Reddit-eko TrustLittleBrother erabiltzaileak, hemen. Ingelesez azalduta, eta diseinu grafiko argi batekin marraztu zuen Di Caprioren legea, 25 urtera iritsitakoan ez dagoela jada bere ondoan jarraitzerik.

2019an jada Camila Morrone gaztearekin zebilen Di Caprio, baina argi zegoen neska hau ere, okerrik ezean, 25 urte betetzera iritsiko zela... Eta iritsi da, eta grafikoa eguneratu du bere egileak.

Grafiko landu honetaz aparte, hainbat meme eragiten ari da Di Caprioren legea azken orduetan Interneten.

Erantzun

Sartu