Teknologia albisteak
17

Zerumugan libertatea jarrita

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-05 : 15:02

Solasaldiaren hasieratik argiak izan dira Txaro Arteagaren eta Mariasun Landaren artean elkarri txera erakusteko keinuak, eta etenik ez dute izan. Donostiako Herri Irratian kazetari egin zituen hamarraldiek eta Emakunde zuzentzen egin zituen urteek egin zuten ezagun Arteaga; haur eta gazte literaturan egin duen bide oparoa da Landaren ibilbideko ezaugarririk nabarmenena.

Publizitatea

Felix Etxeberria 'Parapan' Elgoibarko euskaltzalea hil da

Sustatu
2022-09-05 : 08:21

Felix Etxeberria Larrañaga 'Parapan' Elgoibarko herrigintza eta euskalgintzako erreferente eta bultzatzailea hil zen joan den astean, 95 urte zituela. Elgoibarko herrigintzan, kooperatibismoan eta euskalgintzan aritu zen urteetan, eta besteak beste, Elgoibarko Izarra kultur elkartearen eta Danobaten sortzaileetako bat izan zen. 

Lanpostuak egonkortzea Nafarroako Administrazioan: Alemana bai, euskara ez

2022-09-05 : 16:49

Legegintzaldiko 3. urtea, da eta gutxieneko hori ere ez da lortu, hots, Nafarroa guztian euskara alemana adina behintzat baloratzea. Legealdiaren bukaera iristen denean, zer balantze egin beharko dugu?

11

Mihi luzeak lehian dira jada

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-04 : 17:45

Hiru bikote lehiarako prest, Foruko (Bizkaia) barnetegikoak publikoan txaloka, eta Antton Telleria aurkezlea haiek zirikatzen. "Jolasten hastera goaz". Hala esan du Mihiluze lehiaketako aurkezle berriak -Kike Amonarrizen lekua beteko du-, Ilaski Serranoren alboan. Lehiakideetako bat Aizarnazabalgoa da (Gipuzkoa), eta haren asmoa Amonarriz ezagutzea dela adierazi du. Telleria umorez erantzuten ari zaio.

Euskararen normalizazioa aipagai The Economist aldizkarian

Sustatu
2022-09-04 : 10:42

Lehengoan aipatu genuen nola nazioarteko ingelesezko astekari inportante bayek, The New Yorkerrek, erreportaia luzea eskaini ziola Mondragoneko esperientzia kooperatiboari. Oraingoan, maila beretsuko izen handiko beste astekari bat dakarkigu: The Economist, hizkuntza gutxituen berreskurapen prozesuari begiratu diote, euskararen kasuari arreta jarriz.

13

Ura

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-03 : 23:27

Urik ez daukagula esan ziguten uztailean. Lehortea izan denik ez dut ukatuko, baina partzuergoz aldatu arte ez dugu arazorik izan. Aurten, ordea, ezin ura baliatu ibili gara. Iturri publikoak itxi egin behar zirela esan zuten eta Euskal Herri guztian uraren falta handiena izango balu bezala eman dute Urdaibairen berri.

Mercedes Kareaga Beka, deialdi luzapena

Sustatu
2022-09-03 : 10:24

Udaberrian egin zuen Mercesde Kareaga Beka berriaren deialdia Eibarko Udalak, baina lan-proposamenik aurkeztu ez denez, bigarren deialdi epe bat ireki da, urriaren 31ra bitartean. 

5

Aitaren eskopeta

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-02 : 19:01

Leire Narbaiza Leire Narbaiza Uda izaten da elkartzeko erabiltzen dugun urteko sasoia. Libreago gaudelako oporretan egonez gero, eguna luzeagoa delako eta eguraldiak ere normalean laguntzen duelako. Aspaldian ikusi gabeko lagunak, familia zabala, kanpoan bizi diren horiek batzeko eta elkartzeko aprobetxatzen dugu opor bueltako garaia.

GUREAN GAUR ALBISTEGIA

2022-09-02 : 18:00

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››