Teknologia albisteak

Publizitatea

Bilbo Zientzia Plaza 2022: iraila dibulgazioari emana

Sustatu
2022-09-07 : 09:38

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen duen Bilbo Zientzia Plaza jaialdiaren bosgarren edizioa izango da datorren astelehenetik (irailaren 12tik) irail amaierara arte (30era arte). Bi erakusketa eta zazpi ekitaldi biltzen ditu programak 2022ko edizio honetan.

9

ELBk laborariendako garai zailaren erdian ospatuko ditu 40 urteak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-06 : 13:51

'Elkartasunez laborariak borrokan' lemapean, Izpuran iraganen dira irailaren 10ean Euskal Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuaren 40. urtemugaren ekitaldiak. Astelehenean aurkeztu dute Itsasun, Panpi Sainte-Marie, Jean-Paul Duhalde eta Mirentxu Auzqui sindikatuko kideek. Prentsaurrekoa baliatu zuten laborantza arloak bizi duen egoera zailaz ohartarazteko. 1982ko urrian sortu zen, laborantza munduan nagusitasuna zuen FDSEA (Frantziako Lur-ustiatzaileen Sindikatuen Federazio Departamentala) sindikatutik ateratzea erabaki ondotik.

8

Garbiñe Aranburu: "Langileok ez dugu zulo gehiago gerrikoan estutu ahal izateko"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-06 : 13:19

Ekonomia Elkarrizketa Radio Euskadin O. P. | EITB Media LAB sindikatuko idazkari nagusiak adierazi du langileek ezin dituztela beren gain hartu eskatzen zaizkien ahaleginak. Era berean, sindikatuek trantsizio ekologikoaren edo errenten itunaren eztabaidetan duten zeregina aldarrikatzen du.

8

Jose Luis Otamendiren 'Landura', mundua biltzen duen mintza

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-06 : 11:59

"Hezetasun eta hozbero kontrastea tarteko, kanpoaren eta barruaren artean osatzen den ur pelikula da landura, kristal gainean ageri ohi dena argien". Jose Luis Otamendi idazleak hitzaren esanahia argitu du aurrena. Izan ere, Landura bere poema liburu berriaren izenburua ere bada; hamargarren poesia bilduma du.

36

Elkano inperialaren mitoa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-06 : 11:29

Militarrez jantzi dute. Elcano jarri zioten ontzi militarrari, frankistek maitea dute eta Felipe VI.ak loratzen du. Nola ez ulertu Elkanoren arbuioa? Ingurura begiratzea aski da gaur-gaurkoz Elkano haiena dela jakiteko, militarrena, monarkikoena, ebanjelizatzaileena eta Espainiako kaspa inperialarena. Pelaioren anaia, España Imperial okagarriaren sinbologia atzerakoiena indartzeko bandera bihurtu dute.

70

Maiatzetik hona, ETB2k 130 film eman ditu; ETB1ek, bakar bat ere ez

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-06 : 11:17

Ez da oraingo kontua. Azkeneko urteetan, ETBk baztertua du helduentzako zinema euskaraz emateko hautua. Gaztelaniaz eman ohi ditu filmak Euskal Telebistak, bere bigarren katean. Datuek begi bistan uzten dute egoera zertan den: ETB1ek azkeneko lau hilabeteetan ez du pelikula bakar bat ere eman. ETB3k emititu ditu haurrentzako zenbait pelikula.

15

Maiatzetik hona, ETB2k 130 film eman ditu; bakar bat ere ez ETB1ek

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-06 : 09:48

Ez da oraingo kontua. Azkeneko urteetan, ETBk baztertua du helduentzako zinema euskaraz emateko hautua. Gaztelaniaz eman ohi ditu filmak Euskal Telebistak, bere bigarren katean. Datuek begi bistan uzten dute egoera zertan den: ETB1ek azkeneko lau hilabeteetan ez du pelikula bakar bat ere eman. ETB3k emititu ditu haurrentzako zenbait pelikula.

Euskaltzaindiak webgunea berritu du, hitz-jolasen ondorioz gehiago erabiltzen baita

Sustatu
2022-09-06 : 10:25

Euskaltzaindiak bere mendeurrenean berritu zuen webgunea, 2018an, baina orain azala eta mugikorretarako gaitasun batzuk eraldatu dituzte, azken urteetan online jarritako baliabideei sarrera errazago jartzeko. Baliabide erabilienak nabarmenago jarri dituzte, horien artean hiztegien kontsulta bereziki. Izan ere, akademiaren arabera, 2022ko hasieratik %20 igo da erabiltzaileen kopurua eta hori omen da "Berbaxerka eta Wordle jolasen ondorioz, batez ere, jolas hauek Euskaltzaindiaren Hiztegia erabiltzen baitute oinarri gisa".

15

Superberriak kateko denda guztiak itxi nahi dituzte, 70 langile baino gehiago kalean utzita

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-06 : 01:24

Superberriakeko denda guztiak itxi nahi ditu supermerkatu kate horretako zuzendaritzak, 70 langile inguru kalean utzita. Hala azaldu du LABek komunikabideei helarazitako ohar batean. "Joan den abuztuaren 30ean, Superberriakeko zuzendaritzak premiazko bilera bat egiteko deia egin zigun", azaldu du sindikatuak, "bilera horretan, langile guztientzako enplegu-erregulazioko espedientea eta denda guztien itxiera jakinarazi zizkiguten".

26

Iparraldeko gero eta ikasle gehiago doaz Hego Euskal Herriko unibertsitateetara, euskaraz ikasten jarraitzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-05 : 23:22

NEREA OLASO | EITB MEDIA Seaskak inoizko ikasle kopururik altuena du ikasturte honetan, 4.200 denera, eta lizeoan ere 400 ikasleko langa gainditu da lehendabiziko aldiz. Ikasle horien artean, gainera, gero eta gehiago dira Hegoaldeko unibertsitateetara joaten direnak, euskaraz ikasten jarraitu ahal izateko.

10

Odon, berriz Odon

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-05 : 20:58

Denboraldi politikoa zozo samar zetorrenez, gidoilariek pertsonaia vintage bat berreskuratzea erabaki dute: Odon Elorza bueltan da, panazko arropak eta 90eko hamarkadako orrazkerak bezala. "Quisiera ser alcalde Donostiakua" kantatzeko gogoz omen dator. Notizia irakurtzeko burua pantailara makurtzean, haren alderdikideren baten lepoak kraska egin du, gabarroiko tranpolin batek puskatzean egingo lukeen moduan.

12

Yon etxaide, azken euskaldun fededuna

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-05 : 19:03

2022ko iraila Etxaide, Yon, Gorrotoa lege, Donostia: Elkar, 1998 [1964], 434 or. Betidanik sentitu izan dut Yon Etxaiderekiko (1920-1998) lilura berezi bat, ez dakit oso ondo zergatik baina, ziur aski, haren bizitza oinazetuak interesgarri bihurtu zuelako nire begietan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››