Teknologia albisteak

Euskararen normalizazioa aipagai The Economist aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-04 : 10:42

Lehengoan aipatu genuen nola nazioarteko ingelesezko astekari inportante bayek, The New Yorkerrek, erreportaia luzea eskaini ziola Mondragoneko esperientzia kooperatiboari. Oraingoan, maila beretsuko izen handiko beste astekari bat dakarkigu: The Economist, hizkuntza gutxituen berreskurapen prozesuari begiratu diote, euskararen kasuari arreta jarriz.

The Economist aldizkariko hau gehiago da iruzkin landu bat erreportaia bat baino. Europako hizkuntza gutxituei eskaintzen zaien begirada da, baina euskararen kontuak aipatzen dira gehien, normalizazio edo berreskurapenean arrakasta izan duen hizkuntza gisa aurkeztu geurea. Izenburu hau du: The struggle to preserve regional languages - Activists in the Basque Country and elsewhere have triumphed—within limits

Topiko zaharren bat edo beste aipatzeaz gain, ezagutzan aurrera egin dela azpimarratzen du The Economist-eko kazetariak. Erabileran hainbeste igartzen ez dela onartzen du, eta horretarako motibo batzuk aipatu. Hizkuntza politika derrigortzeari buruzko iruzkinen ere badago tartean... doinu baikor eta lagunkoi bat nabarmentzen da, dena dela.

Artikuluko testua hemen dago, eta ordainpekoa da The Economist, baina doako izen-emate batekin artikulu multzo bat doan irakur daiteke. Horrez gain, egunero egiten duten gaien podkastean agertu zen kontua, eta testuko puntuak ia osoki daude audio horretan, hemen, 17. minututik aurrera. The Economist-ek ez du izenperik paperean edo Interneten, baina podkastean zehazten da Lane Greene izan dela kazetaria, hizkuntza gaietako aditua The Economist-en eta aldi berean Madrilgo korrespontsala.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago