Mercedes Kareaga Beka, deialdi luzapena
Udaberrian egin zuen Mercesde Kareaga Beka berriaren deialdia Eibarko Udalak, baina lan-proposamenik aurkeztu ez denez, bigarren deialdi epe bat ireki da, urriaren 31ra bitartean.
Eibarko Udalak, EHUren laguntza akademikoarekin, Mercesde Kareaga ekintzaile oparoaren izena duen ikerketa historikoko beka-deia antolatu du 2022 honetan, eta lehen edizioaren ondoren, hurrengo urteetan deialdia errepikatu nahiko da. Eobarrekin edo eskualdearekin zerikusia duten interes bereziko ikerketa-proiektuak sustatu, ikertu eta zabaltzeko xedea du Bekak.
Lehen edizioan, Mercesde Kareaga pertsonaia bera ikertzea proposatzen da. Baldintza nagusiak hauek dira:
- Beka: 9.000 euro
- Ikergaia: Mercedes Kareagaren biografia
- Hizkuntza: euskara
- Nola, nondik: elektronikoki, Eibarko Udalaren webgunetik, zehazki hemendik.
- Epea: 2022ko irailaren 1etik urriaren 31ra
- Aurkeztu beharrekoa: ikerketa-lanaren proiektua (gehienez, 15 orrialde)
- Baldintza eta oinarri zehatzen dokumentua, hemen.
Mercedes Kareagari buruzko informazio gehiago Wikipedian eta Eibarko ondarearen webgunean, Egoibarra-eus-en. Hemen beheko irudian (Eibarko udal artxiboetakoa), 1933. urtean, Mercedes Kareagak 24 urte zituenean, Eibarko ekitaldi jeltzale batean.

Erantzunak kargatzen...