Teknologia albisteak

Euskal kooperatibismoaz erreportaia sakona The New Yorker astekarian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-30 : 09:58

Euskal gai bat agertu da The New Yorker AEBetako aldizkari entzutetsuan: Mondragoneko esperientzia kooperatiboari buruzko erreportaia landu bat. zenburu eta luzapena, honakoak ditu: How Mondragon Became the World’s Largest Co-Op - In Spain, an industrial-sized conglomerate owned by its workers suggests an alternative future for capitalism.

Nick Romeo kazetaria apirilean izan zen Debagoienean, eta zenbait kooperatibatan hainbat lagun elkarrizketatu zituen. Soraluce, Mondragon Unibertsitatea edo Fagor Automation enpresetan izandako esperientziak biltzen ditu erreportaian. Historia ere egiten du, Jose Maria Arizmendiarrietan zentratuz, eta ULGOR lehen enpresa sortu zuten bost fundatzaileak aipatuz.

Estatu Batuetako ingurune ekonomikoarekin konparatzen du kooperatibismoaren esperientzia, AEBetan esperantza gutxi izango lukeela ereduak aipatuz. Non eta AEBetan enpresa bateko exekutibo nagusiaren eta langile xumeenaren arteko soldata desberdintasuna 351-1 den, Mondragon taldean 6-1 dela azpimarratzen du kazetariak. Gainerakoan, kritika batzuk ere aipatzen ditu, nola atzerrian enpresa filial gehienak langile ez-kooperatiboz osatuak dituen taldeak, tokian tokiko baldintza kapitalista arruntetan. 

Artikulua hemen irakur daiteke. Ordainpekoa da The New Yorker, baina hilean artikulu kopuru bat doan irakurtzen uzten dizu, eta sarbidea izango duzu orduan ez baduzu besterik bisitatu azken egunetan. TuLankide agerkari kooperatibistak ere eskaini dio bisita eta erreportaiari artikulu parea.

Erreportaia originala, hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago