Teknologia albisteak

Elizabeth II.aren eta ospetsuen heriotza Interneten: memegintza eta 'deaditor' lana

Sustatu
2022-09-09 : 10:04

Elizabeth II.a erreginaren heriotzak erreakzio ugari sortu ditu Interneten. Oso ospetsua den norbait hiltzen denean, bi jarduera nabarmentzen dira online bereziki: memegintza eta Wikipediako eguneraketa azkarrak, ingelesezko termino batek, 'deaditors' (dead-editor, hil-editoreek) delakoek bereziki egiten dituztenak. Euskarazko edukiari dagokionez, Elizabeth II.aren orria eta Karlos III.a errege berriarena eguneratuta daude Wikipedian, eta memeen artean, ilustratzeko hartu dugun hau dexente ari da zabaltzen (Kutsidazu Bidea, Ixabel!)

Publizitatea

11

[Galeria eta bideoa] "Hilabeteko epean elkarrizketa mahaia abian jar dezala eskatzen diogu alkateari"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-08 : 19:59

Hondarribian Jaizkibel konpainiak geroz eta babes handiagoa duela nabarmendu du Oihana Etxebarrieta kapitainak. Babes handiarekin egin du bidea Jaizkibel konpainiak. Konpainia bera handi-handia izan da, Oihana Etxebarrieta kapitainak gidatua eta Garazi Alza banderadunak zabaltzen zuena. Leire Murua izan da kantinera. Harro, gozo, behar bezala egin du bidea konpainiak.

19

Elkanoren historia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-08 : 17:20

Iñaki Petxarroman - 2022ko irailak 8 - @petxarroman Ospakizun berezia egin dute Getarian Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrenaren harira. Getariarrek antzezlan baten bidez erakutsi dute gertakaria, eta, mendeurrena dela-eta, ohi baino arreta handiagoa eman diote hedabideek eta kanpotarrek. Horrekin batera, bizi jarraitzen du Elkanoren figura historikoaren inguruko eztabaidak.

GUREAN GAUR ALBISTEGIA

2022-09-08 : 17:00
14

Zubietako isuriak txukatzeko, Spontex

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-08 : 16:55

Arkaitzerreka, Zubietako erraustegiaren ondoko erreka, 2022ko irailaren 6an. (Argazkia: Errausketaren Aurkako Mugimendua) Hamabost egun geroago, Erraustegiko zuzendaritzak Arkaitzerreka zelatatzera bidalitako peoia bulegora itzuli zenean errekak zikina jarraitzen zuela esanaz, " Me-kagon-tooh-zuh-muertoh " oihukatu zuen segurtasun arduradunak. Baina zein probintziatara bidali naute ni?

10

COVID neurririk gabeko ikasturtea, martxan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-08 : 16:53

Eskola publikoetan gaur -Eskoriatzako Luis Ezeiza da salbuespena; Leintz Gatzagako ikasleak dituztenez, astelehenean hasiko dira, jaiengatik-, eguena, eta gainerakoen artean gehienetan atzo itzuli ziren ikasleak ikastetxeetara -Bergarako Mariaren Lagundian hilaren 5ean, astelehenarekin-. Ikasturte berriari ekiteko garaia. Askorentzat ez zen, opor luzeetan irakasleak eta hainbat ikaskide ikusi gabe egon ostean, lehen eguneko urduritasunik faltako; irrika ere izango zen, hainbat eta hainbat kasutan, itzulerarako.

Plink, musika pentatonikoa elkarrekin egiteko lekua

Sustatu
2022-09-08 : 10:18

Interneteko garapenak egiten dituen Dinahmoe enpresak Plink! izeneko web zerbitzua sortu du. Interneten zuk zeuk musika egin eta beste batzuekin partekatzeko denborapasa dirudi, adiktiboa izan daitekeena, eta beharbada aplikazio praktikoak ere eduki ditzakeena.

GUREAN GAUR ALBISTEGIA

2022-09-07 : 21:00

Ordezkagunea, EAEko hezkuntzako webgune funtsezko bat, larri dabil

Sustatu
2022-09-07 : 15:59

Ordezkagunea webgune inportante bat da EAEko administrazioan, eta larri dabil egun hauetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko (Lehen eta Bigarren Hezkuntza) ordezkapenen webgunea da, "zerrendetan" dauden milaka irakasle ordezkok erabiltzen dutena, eta ikastetxeek ere bajak betetzeko behar dutena. Aurreko ikasturtean nahiko arin eta modu praktikoan funtzionatu du, baina irail honetan, astelehenetik, praktikan blokeatuta dago. Bihar hasten da ikasturtea eta milaka irakaslek ez dute aukerarik ikusteko ze plaza eskaintzen diren.

19

Lur hartzeko pista bat alardean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-07 : 13:28

Jaizkibel konpainiak eta Irungo alarde parekidearen sustatzaileek urteotan egindako eskeek eta ibilbideek aski motibo behar lukete erakundeek aldarri parekidearen aldeko jarrera irmoa erakusteko; aspaldi, gainera. Horiek horrela, bi udalerrietan guztiz bideratuta behar lukete dagoeneko alardeen inguruan sortzen -eta hanpatzen- utzi diren gatazkek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››