Teknologia albisteak

Euskaltzaindiak webgunea berritu du, hitz-jolasen ondorioz gehiago erabiltzen baita

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-06 : 09:25

Euskaltzaindiak bere mendeurrenean berritu zuen webgunea, 2018an, baina orain azala eta mugikorretarako gaitasun batzuk eraldatu dituzte, azken urteetan online jarritako baliabideei sarrera errazago jartzeko. Baliabide erabilienak nabarmenago jarri dituzte, horien artean hiztegien kontsulta bereziki. Izan ere, akademiaren arabera, 2022ko hasieratik %20 igo da erabiltzaileen kopurua eta hori omen da "Berbaxerka eta Wordle jolasen ondorioz, batez ere, jolas hauek Euskaltzaindiaren Hiztegia erabiltzen baitute oinarri gisa".

Baliabide berri horien artean lau urteko erabilpena ikusita, lehen orrian nabarmendu dituzte gehien erabiltzen direnak, klik bakarrean erabilgarri jarriz. Hortaz, azaleko irudiari begiratuz, hiztegi-kontsulta nagusi dela ematen du:

 

Hiztegietan Euskaltzaindiarena, Orotarikoa edo OEH eta EHHE hiztegi etimologikoa (Iñaki Segurolak osatu zuena) dira erabilienak beraz, eta gezian emanez gero, beste batzuk ere nabarmentzen dira. Onomastika datubaseak (EODA), pertsona izen eta toponimokekin, aski erabiliak direla argi dago.

Baliabide nagusi horietara bilatzailetik ere zuzen irits daiteke, bilatzailearen murrizketa eginez geziarekin. Ikus bertsio mugikorrean:

Euskaltzaindiaren arabera "sakelako telefonoetara hobeto egokitzen da diseinu berria: orri nagusia moldagarria da, gailu desberdinetan egoki ikusteko (sakelako telefonoetarako zein tabletetarako bista egokituak prestatu dira)."

Hona Plazaberri albistegian nola azaldu duten berrikuntza, eta ikus zuek ere www.euskaltzaindia.eus.

Erantzun

Sartu