'Elkartasunez laborariak borrokan' lemapean, Izpuran iraganen dira irailaren 10ean Euskal Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuaren 40. urtemugaren ekitaldiak. Astelehenean aurkeztu dute Itsasun, Panpi Sainte-Marie, Jean-Paul Duhalde eta Mirentxu Auzqui sindikatuko kideek. Prentsaurrekoa baliatu zuten laborantza arloak bizi duen egoera zailaz ohartarazteko. 1982ko urrian sortu zen, laborantza munduan nagusitasuna zuen FDSEA (Frantziako Lur-ustiatzaileen Sindikatuen Federazio Departamentala) sindikatutik ateratzea erabaki ondotik.
ELBk laborariendako garai zailaren erdian ospatuko ditu 40 urteak @syndicatELB kazeta.eus/eu/info_kz/202… pic.twitter.com/ex3Z6kL95v
ELBk laborariendako garai zailaren erdian ospatuko ditu 40 urteak Izpuran @syndicatELB kazeta.eus/eu/info_kz/202… pic.twitter.com/IT7X8a1Jqv
Erantzun
Sartu