Luze egin zaio CUPeko diputatu ohiari etxetik urrun egindako denbora. Ez da damu erbestera joan izanaz, ordea, une hartan eta testuinguru hartan zegoen irtenbide bakarretakoa baitzen, ikusita zenbaterainokoa zen errepresioa. Ordukoez eta etor daitezkeenez hitz egin du Kataluniako 'La Directa' aldizkariarekin.
Azkenean, albiste on batzuk euskarazko ikus-entzunezkoen alorrean. Amazonen euskaraz euskarazko eduki azpidatziekin hasi direla (Boterearen Eraztunak telesailarekin), eta Netflixen ere bai. HBO Max-en telesail potoloekin hasi dute denboraldia, baina ez dago euskararik, ezta Disney + delakoan ere ez. Baina aldi berean, non zer agertzen ari den ikusteko Zer Non Ikusi webgunea agertu dela. Horretaz jardun dugu Segura Irratian eta Twitcheko gure zuzenekoan.
Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da, CodeSyntax enpresak garatua. Egunero partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobeto! Hiru urte eta erdi jokoa jaio zenetik eta diseinuz berritu dugu denboraldirako.
Zaintzen duen herria irudikatzeko prozesua abiatu dute Zumaian Emakumeon* Etxeko, Malen Etxeko eta Mugimendu Feministako kideek. Proiektuaren inguruko xehetasunak eman dituzte Malen Etxea elkarteko Silvia Carrizo eta Jessica Guzmanek, Aratz Zearreta Emakumeon* Etxeko dinamizatzaileak, eta Maddi Altuna mugimendu feministako kideak, eta Maider Alberdi Berdintasun zinegotziak Baleikera igorritako oharrean.
Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte betetzen ditu aurten, eta atzo izan zen ospakizun ofizial nagusia Bilboko Kafe Antzokian. Kronika irakur dezakezue Berrian, hizlari nagusien parte-hartzeen berri izanez, baina Sustaturako beste zerbait ekarriko dugu hona: Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Ane Sarasua idazkari nagusiak egindako errepasoan aipatu zituzten proiektu digital edo internetiko interesgarriak.
Garaipena lortu dute Superberriak supermerkatuetako langileek. Zuzendaritzak bertan behera utzi du Enplegua Erregulatzeko Espedientea, ia astebeteko greba mugagabearen ostean. Uvescok subrogatuko ditu denda guztiak, eta lanpostu guztiak mantenduko ditu. Aurreakordioa lortuta, bertan behera utziko dute greba, eta negoziazioen fasea abiatuko dute.
Ibarrako, Tolosako eta Villabonako fruta dendek ´Nire frutak zuretzat´ kanpainaren aurkezpena egin dute Tolosan. Bertan izan dira, kanpainan parte hartu duten fruta dendetako ordezkariak eta baita, Galtzaundi Euskara Taldeko, UEMAko, Ibarrako Udaleko, Ibarrako Merkatarien Elkarteko, Tolosako Udaleko, Tolosa&Co-ko, Villabonako Udaleko eta Oria Merkatari Elkarteko ordezkariak ere.
LABek positibotzat jo du akordioa sinatzea, zikloa duintzeko beste urrats bat delako Akordioaren arabera, 2023ko aurrekontuetan behar diren aurrekontu-partida guztiak sartuko dira, udal titulartasuneko haur-eskoletako langile guztien eta Nafarroako Gobernuko profesionalen soldata-baldintzak berdintzeko 2023ko urtarriletik aurrera. Era berean, hezkuntza-laguntzako langileen kontratazioa 100 lanalditan handitzeko ere balioko du eta horrek ia Nafarroako eskola guztiak erreforzatzea bermatuko du.
Iraila aurrera doa, kurtso berria martxan da. Horrekin batera hasi dira ikasleen kezkak, gelako lagunak ikusteko gogoa, ardura akademikoak, jakin-minak eta asperdurak; sozializatzeko beldurrak, arroparen eta orrazkeraren aukeraketa, maiteminak... Gela barruko azpi-korronte emozionalen dardarak. Aldi berean, kurtso berria hastearekin, irakasleon ohiko eztabaida pedagogikoak ere berpiztu dira: diziplina gehiago edo gutxiago jarri beharko genuke?
Datorren astelehenean, irailak 26, hasiko da Egunean Behin joko-aplikazioaren denboraldi berria, jokoaren 10.a 2019an abiatu zenetik. Denboraldiko babeslea EITB izango da honetan ere. Aplikazioa diseinuz berrituta dator, eguneratuz gero edo berriki instalatuz gero ikusiko duzun bezala. Galdera sorta berriak ere prestatu ditugu. 12 asteko denboraldi bat izango da, eta aurrekoetan bezala, telebista bidezko zuzeneko final batek itxiko du Eguberri garaian.
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, eta "atzerapausotzat" jo du Hezkuntza Legearen zirriborroan jasotakoa. Bere hitzetan, titulartasunaren dikotomia publiko-pribatua berreskuratzen da, eta horrez gain, euskal hezkuntza zerbitzu publikoan sartzeko ikastetxeek bete behar dituzten baldintzak eta prozedurak ez dira agertzen: "Zehaztasun falta izugarria da".
2021. urtean, 463,6 bilioi dolarrekoa izan da munduko aberastasuna (465,3 bilioi euro), Credit Suisseren txostenaren arabera, eta aberastasun horren %45,6 fortuna globalen %1en esku dago, aurreko urtean baino %1,7 gehiago. Alegia, munduko aberatsenen artean aberatsenek gero eta aberastasun gehiago pilatzen jarraitu dute 2021ean, azken urteetako joerari eutsita.