Teknologia albisteak
17

Otxantegi Herri Lurra egitasmoa babesteko kanpaldia abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-24 : 14:01

Eguraldiaren iragarpenak ez ditu ekintzaileak kikildu, eta hiru eguneko kanpaldia abiatu dute Berangoko Otxandategi dorretxearen ondoko lursaila babesteko asmoz. Hala, barikutik domekara bitartean, proiektua herrira zabaltzeko helburuz, hainbat jarduera antolatu dituzte egunotarako, hala nola berbaldiak, proiekzioak eta kontzertuak, "aisialdia, dibulgazioa eta ekintzailetza uztartuta".

Publizitatea

65

Maddalen Iriarte proposatu du EH Bilduk Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko hautagai

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-24 : 13:17

EH Bilduren zuzendaritzak Maddalen Iriarte donostiarra proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai gisa. Iragan asteburuan jakin zen Juan Karlos Izagirre izango dela Donostiako alkatetzarako koalizioaren aukera, eta orain Iriarteren hautagaitzaren berri izan du NAIZek. Iriarte berak baieztatu du albistea, GARAk bihar argitaratuko duen elkarrizketan (bideoz aurrerapena albiste honetan).

8

LAB: "Arcelorrek langileei irri eginez segitzen du"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-24 : 12:06

Produkzioari lotutako arazoak argudiatuz, aldi baterako lan erregulazioa proposatua du Arcelor Mittalek, eta horrek Legasa eta Lesakako lantegiei ere eraginen lieke. Sindikatuek, ordea, ez dute begi onez ikusi. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, azken egunotan negoziatzeko bilerak egin dituzte eta enpresak «entzungor egin die sindikatuok egindako dokumentazio eskariari».

27

Nicoren amultsutasun linguistikoa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-24 : 12:05

Amultsutasun linguistikoaren alde egin du Alberto Nuñez Feijook. Haren Konstituzioaren arabera espainiarrak diren hizkuntza guztiek bizikidetza harmoniatsua izan behar dute. Guztiz gozoa. Erabat eztia. Arras amultsua. Espainia paradisu linguistikoa izateko moduan egon litekeela pentsa genezake PPko buruzagiaren hitzak entzun eta gero. Beste kontu bat ere adierazi du Feijook.

Zu eta ni (Flores)

2022-09-23 : 23:00

Jabetza pribatutik ezagutza kolektibora: lizentziei buruzko mahaingurua

Sustatu
2022-09-23 : 11:30

"Jabetza pribatutik ezagutza kolektibora", izenburu horrekin mahaingurua antolatu dute Antzuolan datorren irailaren 28an, asteazkenarekin. Eduki lizentziei buruzko eztabaida edo kolokioa izango da, gai hau proposatuta: "Copyright, creative commons, domeinu publikoa; zein da diferentzia?"

Woody Allenen filmografiako azken filma Donostiari lotua geratuko da

2022-09-23 : 10:21

Donostiako Zinemaldiaren egunetan gaudenez, Rifkin's Festival da kargatu dugunetako bat, Woody Allenek Zimenaldiaren kontestuan eta Donostiako kokapenetan grabatu zuen filma. Gainera, aurtengo irailean zuzendaritza eta gidoi-idazkuntza utzi duela iragarri du Allenek. Kantzelazioagatik edo zahartzaroagatik ote den ez du argitu, baina hala bada, Donostiako film hau izango da Allenen filmografia luzean azkena.

55

Ainhoaren eguna heldu da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-23 : 08:29

Kortaturen Zu atrapatu arte da Black is beltza 2: Ainhoa-ren soinu bandako lehen kanta. 1980ko hamarkadako koloreak. Kortaturen -tartean Iñigo Muguruza zena ageri dela- eta belaunaldi baten abestiak entzungo dira filmean. Izan ere, Ainhoa, pelikulako heroia, Euskal Herrira joango da, 1988. urtean, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Josune kazetaria eta haren kuadrilla topatuko ditu han.

15

32 urte kartzelan daramatzaten bi presoen askatasun auzien gaineko erabakiaren zain

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-22 : 16:05

32 urte gatibu daramatzaten Jakes Esnal eta Ion Parot euskal presoek baldintzapeko askatasuna eskuratzeko burutu duten ibilbide luzearen azkeneko urratsa joan zen uztailaren 21ean eman zuten. Bi kasuetan erabakia irailaren 22 arte gibelatu zuten epaileek. Ostegun honetan jakingo da, beraz. Bizitza osorako zigorra jaso arren, bai Esnalek bai Parotek badira hamarkada bi segurtasun epea gainditu zuten.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››