Erakustaretoa ERAKUSKETA "Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik" 2022-05-13 / 2022-12-17 José Bruneten argazkiak "Marqués de la Real Defensa" bilduma Komisarioak: Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide Erakustaretoa Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 eta 16:00- 20:00 Jaiegunetan itxita Argazki zaharrek une zehatz baten benetako testigantza bat ematen digute, eta, horri esker, beste iturri batzuetatik ezagutzen ditugun datuak ziurtatu ditzakegu, edo beste berri batzuk aurkitu.
Euskal Herriko urtegien datuak "joera baten isla" direla uste du Antonio Aretxabala geologoak (Vigo, Galizia, 1963). Ikerlariaren arabera, gero eta ugariagoak izanen dira muturreko fenomenoak; horregatik, "egoerara moldatzera" premiatu ditu agintariak. Hedabideetako lerroburu nagusietan dago lehortearen auzia. Halakoak ez al dira ohikoak abuztu eta irail artean?
Antzina, bazeuden Gasteizko lubakietan -arnasguneetan- euskaraz mintzatzen zirenak. Gaur egun, ordea, hedatzea eta gero eta jende gehiagok hitz egitea da hiriko euskaltzaleek nahi dutena. Jende askoren hainbat urtetako ahaleginari esker, apurka-apurka betetzen ari da utopia zirudien hori; izan ere, Gasteiz hiri euskaldunagoa dela erakusten dute datuek.
“Hau da marka! Nola bereiztu zure ikastetxearen marka?” jardunaldia izango da, urriaren 27an, Eskoriatzako campusean Mondragon Unibertsitateak eta AZK komunikazio agentziak. Jardunaldian jorratuko dituzte markak ikastetxeetan duen garrantziarekin lotutako alderdiak.
Irlanderaz hitz egiten zuten 1890ean Irlandako bizilagunen %90ek, Irlandako gaelikoz. Eremu urriko hizkuntzek bizirauteko duten borroka ez da soilik gurean gertatzen. Irlandako gaelikoaren hiztunak gutxitzen joan ziren, eta ikerketa egingo bagenu, ziurrenen, prestigioaren urraketa, zigorrak eta ondo ederto ezagutzen ditugun osterantzeko arrazoiak aurkituko genituzke hiztun kopuruaren galera azaltzeko.
Gizartea Elkarrizketa Radio Euskadin Eider Garaikoetxea O. | EITB Media Euskadiko UGTren idazkari nagusiak uste du administrazio publikoan eskatu beharreko hizkuntza profilen kontura "hausnarketa lasaia" egin behar dela. Horren hitzetan, 45 urtetik gorako langileei, "salbuespen gisa", ez liekete hizkuntza profilik eskatu behar.
Photoscan (edo Fotoscan, bi idazkerak erabiltzen baititu Googlek, bere garatzaileak) mugikorreko aplikazio bat da paperean inprimatutako argazkiak digitalizatzeko. 2016an aurkeztu zenean deskribatu genuen nola zebilen Sustatun. Asteburuan beste erabilpen batekin test bat egin dut: erakusketa batean paretean jarritako argazki erreprodukzioak. Horiek digitalizatzeko ere oso praktikoa da. Bide batez, Jose Brunet argazkilari donostiarraren fondoa ezagutu dut asteburuan, eta haren argazki batzuk Wikipediara igo ditut.
Udaltzainak artxiboko irudian. / Argazkia: Gasteiz Hoy. Gasteizko Administrazio Auzitegiak UGTren aldeko ebazpena eman du: EAEko Udaltzaingoaren lan poltsan egoteko ez da euskarazko B2 maila egiaztatu beharko. Ana Maria Martinez epaileak esan du berriro onartu beharko direla baldintza hori ez betetzeagatik zerrendatik kanpo geratu ziren hautagaiak.
MUSIKA ESKOLAK, D EREDUAREN LANA DEUSEZTATZEN Zizur Nagusiko Udalak ez du euskarazko ikasketarik eskaintzen bere musika eskolan. Horrexegatik, hor diren 13 lanpostuetan ez dago bakar bat ere profil elebiduna duenik (2022ko apirilaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). 2022ko apirilaren 11n plantilla organikoa aldatzeko eskaera egin zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak: Lanpostu guztietan hizkuntz profil elebiduna ezartzea, etorkizunari begira euskarazko eskaintza egin ahal izateko.
AGIRRE, Alaine: Karena. Donostia, Elkar, 2021 (2021-09-12; 2021-11-27; 2021-11-30). AGIRRE, Joxean: Distira eta alderantzia. Donostia, Elkar, 2021 (2021-02-26). AIZPURUA, Goizane: Izarak. Irun, Alberdania, 2021 (2021-06-26). AMURIZA, Xabier: Uharte bat Venusen. Zornotza, Xabier Amuriza (egile editore), 2021 (2021-04-24). ARRETXE, Jon: Dortokaren begirada. Donostia, Erein, 2021 (2021-12-03). ARRIETA, Bertol: Gezurra berdaderoa.
Aldeko sententzia jaso du UGTk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan udaltzain izateko lan poltsari jarri zion helegitean. Gasteizko Administrazio Auzitegiak ebatzi du ez dela beharrezkoa euskarazko B2 maila egiaztatzea lan poltsa horretarako sarbidea izateko, sindikatuak berak jakinarazi duenez.