Nekatuta iritsi da elkarrizketara Fernando Gonzalez Alaguero (Leon, Espainia, 1994). 06:00etan heldu da autobusean Donostiara, eta lo gutxi egin du. Eskertu du kafesne bero eta bizkorgarria. Ez zaio lo faltarik nabari galderak erantzuten hasi denean. Psikologoa da. Scientist Rebellion (zientzialarien iraultza) mugimenduarekin bat egin zuen, eta Espainiako taldearen -Rebelion Cientifica- koordinazio taldeko kidea da.
EH Bilduk adierazi du Nafarroa kaleko ezkiak ez botatzeko eskatuz jaso diren 5.500 sinadurak kontuan hartu behar direla eta saneamendu lanak zuhaitzak bota gabe egin daitezkeela. Udal Gobernuari eskatu dio beste proiektu alternatibo bat aztertu bitartean egin beharreko lanak geratzeko, zuhaitzak botatzea aurreikusten duen proiektuak milaka eta milaka herritarren aurkakotasuna duelako.
Iñaki Larramendi (Donostia, 1929) ETAko militante ohia hil da, NAIZek baieztatu ahal izan duenez. Erakundearen sortzaileetako bat izan zen Rafa Albisu edo Jose Luis Álvarez Enparantza 'Txillardegi' gisako kideen ondoan, donostiarrak hauek ere. 1951-52 ikasturtean, Deustuko Unibertsitateko eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zenbait ikaslek -Benito del Valle, Iñaki Gainzarain, Alfonso Irigoien, Gurutz Ansola, Manu Agirre eta Julen Madariaga- Ekin izeneko talde bat osatu zuten ikasketa eta prestakuntzarako.
Ian urakanak Florida astindu du AEBetan aste honetan. 70 lagunetik gora hil direla baieztatu da, eta baliteke gehiago izatea. Urakanak zuzenean jotako inguruneetan suntsiketa izugarria izan da. Gertaera ulertzen laguntzen duten zenbait grafiko interesgarri topatu ditugu sarean eta hona ekarri ditugu.
Adimen artifizialaren bidez sortzen diren irudien errepaso bat egin dugu. Zenbait tresna desberdin, eta motiboak han hemengoak; nazioartean sortu izan diren adibide bikainak, baina baita euskal teknofiloek sortutakoak: esate baterako, nola euskarazko Wikipediara laguntzen ari zaion (zenbait wikilari tarteko), euskal mitologiako pertsonaien irudiak sortzen.
Euskararen Akademiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Zabaleta emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Castillo Suárezek erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. Beste hautagaiak, Paula Kasaresek, uko egin dio hautagaitzari bozketa izan aurretik.
Lau urteko lanaren ostean, 'Black is Beltzaren II: Ainhoa' pantaila handian ikusteko aukera dugu jada. Fermin Muguruzaren filma ostiral honetatik aurrera zinema aretoetan izango da. Donostiako Zinemaldia filmaren aurkezpenak egiteko baliatu du Muguruzak. Bai, pluralean, hainbat izan dira zinema-jaialdiak iraun bitartean egindako prentsaurrekoak eta elkarrizketak, Ainhoa filmak, gauza asko baititu nabarmentzeko.
Amaitu berri da aurrekontu, programazio, ikusle kopuru zein oihartzun mediatikoari erreparatzen badiogu Euskal Herriko ikus-entzunezko ekitaldirik garrantzitsuena dena: Donostia Zinemaldia. Eta aurtengo edizioan, berriz ere, euskaldunok bigarren mailako herritarrak izan gara. Programazioaren %10a soilik ikusi ahal izan da euskaraz, elebidun, ala euskarara azpidatzita. Jaialdiaren araudiak argi dio 6.
1986ko Euskararen Legea aldatu eta Nafarroa osoan euskara ofizial egiteko eskaera zuzena egin dio Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernuari, irailaren 16an onarturiko adierazpenean. ARGIAk bat egin du adierazpenarekin, IKA euskaltegiak abiarazitako atxikimendu kanpainari erantzunez. Euskararen Nafar Kontseilua erakunde publiko aholku-emailea da; bere irizpenak lotesleak ez diren arren, Nafarroako Gobernuaren kontsulta organoa da.
BetiOn telelaguntza zerbitzuko langileak 140 egun daramate greban eta beste bi greba hilabeteri ekingo diote enpresa esleipendunek, Tunstall, Televida, GSR eta IMQ taldeak, "ez dutelako negoziatu nahi". Grebalariek KPI errealari lotutako soldata-hobekuntzak eta soldatak Euskadiko sektore soziosanitarioarekin parekatuko dituen hitzarmen kolektibo berria eskatzen dute baina Koldo Uria LAB-eko ordezkariak esandakoaren arabera enpresek "borondate eza erakutsi dute".