Urriaren 7an eta 8an, Saran, Ikusi Mikusi azokaren bigarren edizioa egingo dugu. Euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra da Ikusi Mikusi, Bidasoaz beste aldean antolatzen duguna Kiribil konpainiarekin eta Pamiela argitaletxearekin batera. Aurtengo edizioaren gaia Gure xaharrak da, eta antolatu ditugun tailer eta ikuskizun batean baino gehiago agertuko da.
Azken egunetan kaleratutako inkesta batzuen arabera, hauteskundeak lehen itzulian irabazi eta berriro Brasilgo presidente izateko bidea hartzeko moduan zegoen Luiz Inacio da Silva Lula. Bozkatu zuten brasildarrek atzo, eta bai, PT Langileen Alderdiko presidentegai aurrerakoiak lortu zituen boto gehien: %48,4. Baina ezin izan du %50aren langa gainditu, ordea, eta horrenbestez, Jair Bolsonarorekin lehiatuko da bozen bigarren itzulian, datorren urriaren 30ean.
Puntu gehien lortuta, Nerea Ibarzabal izan da denetan nagusi gaur Gotaine-Irabarneko (Zuberoa) kanporaketan. 738 puntu lortu zituen denera -Alaia Martinek Getxon lortutako berberak-. Ez da saioko bigarrenarekiko alde handiarekin gailendu, ordea. Izan ere, Oihana Iguaran izan du atzetik, puntu erdiko tartearekin (737,5). Koska handiagoa izan da ondorengoentzat: 694,5 punturekin egin baitu hirugarren Ane Labakak.
Ghettoa "arraza, etnia, erlijio edo testuinguru sozioekonomiko jakin bateko pertsonak bizi diren barrutia da, bazterketa egoeran gehienetan (...) Beren ohitura, arau edo/eta lege bereziak izan ohi dituzte, ingurukoetatik bereiz", Wikipediak esana. Euskal Herrian eta hainbat euskaltzaleren aldetik, nahi baino sarriagotan entzun edo irakurri ohi dugu "ghetto!", anatema antza, euskal hiztunak biltzeko saiakeraren bat proposatzen den bakoitzean.
Gaurkotasuneko telebistako erreferentzia nagusi gisa sendotzeko helburuarekin ekin dio denboraldi berriari Hamaika Telebistak. Izan ere, informazio zerbitzuak indartuta datoz denboraldi berrian. Gainera, jauzi digitalari esker, munduko telebista guztietan ikus daiteke aurrerantzean. Edozein etxetatik zuzenean zein nahieran ikusteko zerbitzua emango du Hamaika APPak.
Gaur, ostirala, aurkeztu dute Segurolaren azken saiakera Donostiako Udal Liburutegian, eta liburuaren xehetasunak ematen izan da, besteak beste, Garbiñe Larrea Segurolaren alarguna eta liburuaren editoreetako bat izan dena. Larreak azaldu du ez dela "batere lan samurra" izan Segurolaren literatur ibilbideari "itxiera ematea".
Kazetariek, komisarioz jantzita sarri, galdetzen diete hankabikoei: non zeunden zu urriaren batean? Zeren norberak badu bere urriaren lehena. Bere espektatibekin, kalkuluekin. Baina azaroa iristerako jabetu ginen, gaur bost urte, zeinen inozoak izan ginen, nola fede onak ez duen fede onaz besteko ezer sortzen eta nola fede ona izan daitekeen aski latza.
Gaur urriak 1 larunbata, 12.00etan Leire Narbaiza (Eibar, 1968) blogari eta irakasleak, Interneteko eta euskalgintzako ekintzaile nekaezinak, omenaldia jasoko du bere herrian, Eibarren. Herriko Eta Kitto euskara elkarteak antolatzen duen Sagardo Egunaren barruan, txotx irekieraren ekitaldia (eguerdian Untzaga plazan) omenaldi hau markatzeko unea izango da: herrigintza, euskalgintza eta gintza guztien alde Leire Narbaiza @Txargain-ek egindakoak saritzeko. "Euskara-irakasle, euskalgintzako militante, hainbat hedabidetako kolaboratzaile, tartean …eta kitto! astekarikoa, egindako guztia eskertu eta errekonozituko zaio" Narbaizari gaurko egunez, Eta Kittok adierazi duenez.
Nekatuta iritsi da elkarrizketara Fernando Gonzalez Alaguero (Leon, Espainia, 1994). 06:00etan heldu da autobusean Donostiara, eta lo gutxi egin du. Eskertu du kafesne bero eta bizkorgarria. Ez zaio lo faltarik nabari galderak erantzuten hasi denean. Psikologoa da. Scientist Rebellion (zientzialarien iraultza) mugimenduarekin bat egin zuen, eta Espainiako taldearen -Rebelion Cientifica- koordinazio taldeko kidea da.