Nafarroako Gobernuak antolatu duen "Baso-suteak: analisia, gogoeta eta erronkak" izeneko jardunaldiaren hasiera aprobetxatuta, Suhiltzaileak elkarretaratze bat egin dute Tres Reyes hotelaren parean. Elkarretaratze horren bidez salatu dute Gobernuak uda osoan ez duela ezer egin azken hilabeteetako baso-suteek eragindako egoera larriari aurre egiteko, nahiz eta Parlamentuan agindu zuen zerbitzua hobetzeko neurriak hartuko zituela.
Erantzun
Sartu