Teknologia albisteak
11

Euskara pantailetan: jarduera ekonomikorako aukera?

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-11 : 12:40

Azken urtetan, beste eremu askotan gertatzen ari den moduan, euskarak pantailetan daukan egoerarekin kezkatuta sortu dira taldeak han eta hemen. Kezka horrek forma hartu du azken urtean: Pantailak Euskaraz mugimenduak urtebete egin du ekainean, egoera irauli eta euskarazko etorkizun bat lortzeko lanean. Kanpotik datorkigun uholde kulturala ikaragarria da.

Publizitatea

S03E01 ONGI ETORRI!

2022-10-11 : 12:00

Ttap aldizkaria berritu da, aplikazioa bera eta webgunea

Sustatu
2022-10-11 : 08:47

Duela bi astetik Ttap euskarazko aldizkari multimedia berrituta dator, bai aplikazioa bera ale bakoitza deskargatzeko, eta baita web irekian ere, non hemendik aurrera artikulu, bideo eta abarrak aurkitu ahal izango diren. 

34

Uhinak astindu

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-10 : 19:01

Askeak, komunitarioak edo hirugarren sektorekoak; badira kontzeptu ezberdinak mainstream diren komunikabideei alternatiba gisa sortu diren irratiak izendatzeko. Madrilen onartu den ikus-entzunezko lege berriak aukera bat zabaltzen du hedabide komunitarioak legediaren barruan ari daitezen. Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak, horretarako eskumenak dituztela eta, legeztatzeko prozedura zehatza ezarri beharko lukete orain.

6

Boligrafo gorria

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-10 : 16:43

Hizkuntza-politikari buruzko debateen aurrean -ei, ei, aber, ez joan oraindik, eman aukera bat artikulu honi- sentitzen hasia naiz Bill Murray pelikula hartan bezala: planteamenduren bat egiten da, kontua korapilatzen da bateko eta besteko iritziekin, kinki-kanka dialektikoak Twitterren. Eta biharamunean [...]

6

Euskal wikilariek hitzaldia ondu dute elkartearen 10. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-10 : 11:09

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak 10. urte bete ditu aurten. Urteurren horren harira, hitzaldia antolatu Gipuzkoako UPV/EHU Campusean dagoen Informatika Fakutatean; hain justu, 0.1 laborategian. Berbaldia, Wikidatak 10 urte. Zer da eta nola balia dezaket? izenburupean egingo da urriaren 26an, 15:30etik 17:00etara. Wikidata hobeto ezagutzeko ekitaldia izango da. "Ez da hitzaldi oso teknikoa izango".

Folkloremix: sortu musika elektronikoa euskal instrumentuen grabazioekin (sariak daude)

2022-10-10 : 16:47

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Folkloremix musika sorkuntza bultzatzen duen lehiaketa abiatu du Asmoz fundazioak. Hala, gazteak gonbidatu dituzte musika elektronikoko pieza bat grabatzera, lehiaketarako beren beregi grabatutako euskal instrumendu tradizionalen sampleak erabiliz; sample horiek Folkloremix webgunean aurki daitezke.

 

13

Ezkor aber zale

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-10 : 09:14

Ekaitz Goikoetxearen zutabea

23

Euskara eskakizunak apaltzeko eskatu du Euskara Denontzat plataformak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-09 : 23:24

Euskara Denontzat plataforma aurkeztu dute Bilbon (gazteleraz ez da "Euskara para todos" baizik eta "Por un euskera sin barreras" edo "Sin barreras"), eta euskararen aldeko hizkuntza politika aldatzeko eskatu dute. Plataformako kideen hitzetan, "gehiegizkoa" da euskararen ezagutza mailaren eskakizuna, eta oztopo bat da administrazio publikoan lanpostuak lortzeko orduan; haien iritziz, horrek hizkuntzaren arbuioa eragiten du biztanleriaren zati batean.

17

Elkano eta trauma koloniala

Erabiltzailearen aurpegia
2022-10-09 : 21:52

Elkano eta trauma koloniala: euskal Errenazimentuaren bikoiztasun politikoaz Elkano inperialista den ala ez, azken aldiko elkarrizketa fetitxista da. Bibliako shibboleth-aren antzera, Elkanoren alde egiten baduzu inperialista eta espaƱolista zara eta kontra egiten baduzu euskal tradizio ezkertiar anti-inperialistaren zertifikatuari eusten diozu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››