Uhinak astindu
2022-10-10 19:01
Askeak, komunitarioak edo hirugarren sektorekoak; badira kontzeptu ezberdinak mainstream diren komunikabideei alternatiba gisa sortu diren irratiak izendatzeko. Madrilen onartu den ikus-entzunezko lege berriak aukera bat zabaltzen du hedabide komunitarioak legediaren barruan ari daitezen. Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak, horretarako eskumenak dituztela eta, legeztatzeko prozedura zehatza ezarri beharko lukete orain.
Txioak (34)
-
Urtzi Urkizu @urtziurkizu
-
kimo @KimoKaleaUhinak Astindu | Arantza Gutierrez | Berria berria.eus/paperekoa/1994… Ate bat zabaldu da Hegoaldeko irrati libreak legeztatzeko | Urtzi Urkizu | Berria berria.eus/paperekoa/1861… Tentuz jokatu nahi dute | Urtzi Urkizu | Berria berria.eus/paperekoa/1944… @arantzatxu="http://twitter.com/urtziurkizu">@urtziurkizukimo @KimoKaleaBa nik zalantza gitxi, honekin guztiarekin: Irrati libreen izaera subertsiboa ondoratzea ekarriko dau prozesu honek; gainontzeko proiektu edo praktika subertsibo guztiak asimilatu (nahi) izan diren bezala.kimo @KimoKaleaAsunto hau gora ta behera dabil irratigintzan ari garenon artean.kimo @KimoKaleaZer suposatzen dau ikus-entzunezkoen lege barriak? Zer suposatzen dau legezko lizentziak? Zer baldintza? boe.es/eli/es/l/2022/…kimo @KimoKaleaAntza, besteak beste, - Legezko izaera juridikoa (elkarte edo dena delakoa) - Emisio ekipoen gaineko azterketa-kontrol batzuk pasatzea... Eta ezagutzen ez diren beste baldintzak ere egon daitezke ("según pliego bases de la convocatoria del concurso")kimo @KimoKaleaGerora, lizentzia hori irratiak gal lezake: administrazioak kendu ahalko dio, edo epea pasatu eta berrizterako orduan, ezezkoa jaso. Eta barriro be, baldintza danak ez dira erabat argitu, administrazioen konpetentzien saltsan galdu dira azalpenok.kimo @KimoKaleaDuela aste batzuk Estatuko irrati libre asko batu ziren Zaragozan. Badirudi gehien gehienek legezko lizentziak eskuratzearen alde egingo dutela.kimo @KimoKaleaGutako batzuontzako, ostera, honek danak "irrati libre" izaerari uko egitea dakar. 1983an idatzi zen Villaverden Manifestuaren hirugarren puntua zuzen-zuzenean ez betetzea suposarzen du lizentzia eskatzeak. Hori ulertzen dogu gutako batzuk, behintzat. 15mpedia.org/wiki/Manifiest…kimo @KimoKaleaVillaverde manifestua zaharruno dago, ezin da ukatu. Bada garaia, bide batez, duela ia 40 egindako manifestua berritzeko, eta egun bizi dugun panorama sailkatu eta ulertzeko.kimo @KimoKaleaZer da "librea"? Autogestionatua? Autonomoa? "Herri irratia"? Komunitarioa? Soziala, konprometitua, politizatua...? Zer dira irrati komertzialak? Zer da publikoa, zer da pribatua? Zer dira, ez-publiko eta ez-pribatu direnak? Zer da "pirata"? Zein kkimo @KimoKaleaZer da independientea? Zer da irabazi-asmoa? Zer pasatzen da liberatuaren figurarekin?kimo @KimoKaleaNire iritziz: Legezkoa eta legeztatua den irratia... Bere elkarte pertsonalitate juridiko ofizialaren normatibak regulatua (funtzionamendu demokratikora behartua)... Kontrol teknikoak onartu eta pasatzen dituena...kimo @KimoKaleaDirulaguntzekin ornitu eta horien dependientea... Iragarki bidezko diru sarrerak dituena eta horien dependiente dena... Lan asalariatua enpleatu behar duena jarduna bermatzeko...kimo @KimoKaleaFM espektroaren banaketa / titularitateak / jabetza pribat(izat)ua onartzen duena... ...hori ezin da irrati librea izan.kimo @KimoKaleaIrrati libreen ereduak babesten duena da hain zuzen proiektuak aurrera eroan ahal direla eta jarduera garatu Estatu eta kapitalaren lojikatik kanpo (okupazio mugimenduak egin izan duen bezala, adibidez).kimo @KimoKaleaEspektro radiofonikoa okupatu daitekeen zerbait dela. Inori baimena eskatu barik. Ez dela jabetza bat. Autonomia eta independentzia osoz jardun ahal dela.
-
kimo @KimoKaleaOjo, oso beharrezko iruditzen zaizkit beste motatako proiektu asko. Begirune osoa haientzako. Baina ez ditut irrati "libre" konsideratzen. Eta uste dot eurek euren buruak irrati libretzat aurkezteak kalte egiten diola kontzeptuari.kimo @KimoKaleaAkaso herri hedabide askok lizentzia eskuratu eta bestelako praktikak erabiltzen dituzte jarduera mantentzeko (dirulaguntzak, liberatu asalariatuak...). Oso ondo, danak gara beharrezkoak.kimo @KimoKaleaBaina hori (nire iritziz) irrati batek lizentzia eskatzearen alde egiten dionean "libre" izaerari uko egiten dio. Eta lizentziadun irrati politikoak behar-beharrezko diren bezalaxe, oso behar-beharrezkoak (izango) dira irrati libre ez-legeztatuak ere.kimo @KimoKaleaBeraz, hori da gakoa: Danak lizentziekin? Danak legeztatuak? Ez mesedez.kimo @KimoKaleaBaina bueno, iritzi bat da beste barik; irrati libre izatea zer den danon artean adostu beharko dogu.Urtzi Urkizu @urtziurkizu@KimoKalea Mila esker ekarpenagatik. Eztabaida interesgarria da.kimo @KimoKalea@urtziurkizu Bada bai, eskarrikasko zeuori be, Berrian zabalpena emateagatik :)
-
Berria.eus @berria✍???? 'Uhinak astindu@arantzatxutxu-r#irratiatia zutabea. Irakurri hemeberria.eus/paperekoa/1994…Opic.twitter.com/U1yKt2lYSAYSA
Erantzunak kargatzen...