Bost haize errota, bakoitza gehienez 205 metrokoa eta 24.300 etxerentzako elektrizitatea sortzeko gauza izango direnak. Horixe da hitz gutxitan Piaspe, Statkraft enpresak Azpeitia, Errezil eta Zestoa (Gipuzkoa) artean egin nahi duen parke eolikoaren deskribapena. Norvegiako enpresak eta udalak atzo eman zituzten herritarren aurrean azalpenak, ia goraino beteta zegoen Azpeitiko Soreasu antzokian egin zuten bilkura eztabaidatsuan.
Juanma Gallego Laborategiko organismo modelo batean, proteina bat zein telomerasa sortzeko gai den RNA mezulari baten berri eman du ikertzaile talde batek. Gutxitan jabetzen gara telomeroen luzerak duen garrantziaz. Horren jakitun izango bagina, agian gure hizkera ere aldatuko genuke. Modu horretan, "ez adarrik jo" esan beharrean, bizitza zoriontsu bat izatea oztopatzen diguten horiei esan beharko genieke, agian, "ez ukitu telomeroak".
Beste urte batez, potentzia kolonialek Latinoamerikan egindako genozidioa gogorarazi behar dugu, ezinbestean. Beste urte batez, Mendebaldeko burgesiak langile klasearengan egindako basakeria salatu behar dugu. Hala ere, aurten, ez dugu Latinoamerikako bizitza nola suntsitu duten aztertzea soilik nahi; areago, Europako gizartean, eta, noski, Euskal Herrian, gero eta sustraituago dagoen kontzientzia inperialista jarri nahi dugu mahai gainean.
Durangoko Azokak ohiko formatua berreskuratuko du edizio honetan, azken bi urteetako egoera bereziaren ostean. Kulturaren plaza abenduaren 7tik 11ra antolatuko da "eztanDA!" lelopean, eta aurrez aurreko salmentaz gain, online dendari ere eutsiko dio. Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak azaldu duenez, Azokako 57.
Emma Cairns Lurgan, Armagh, Ipar Irlanda, 1991 Bi urtez Bilbon bizi ondoren, 2017tik Arrasaten bizi da Cairns. Hizkuntz akademia bat du, non ingelesa irakasten duen. Frantses eta hispaniar filologia ikasketak egina, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiten du, ingelesez gain, jakina. Euskara bere kabuz ikasten hasi, eta egun C1 eskuratu nahian dabil.
Wikipediaren osagarri inportante batek, Wikidatak, hamar urte bete ditu 2022ko urri honetan. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta Informatika fakultateak hitzaldia antolatu dute baliabide inportante honen funtsa azaltzeko, datorren urriaren 26an, Donostiako EHUko Informatika fakultatean. Galder Gonzalez wikipedistak emango du hitzaldia eta ez da teknikoa izango, baizik eta orotarikoa, animatu eta etorri, interesgarria izango da.
Donostiako Herria tabernak jasandako eraso faxista baten grabazioa eskuratu du NAIZek. Bertan ageri denez, zortzi lagunek hartzen dute kalea, gauez, taberna guztiak itxita direla aprobetxatuz, eta horietako batek tabernaren atarian gainean egon ohi den ikurriƱa kentzen du. Bideoan aipatzen denez, 2022. honetan jada zazpi aldiz baino gehiago gertatu dira honelako erasoak.
Patxiku Gimon preso ohi lapurtarra Baionako komisaldegian dago astearte honetan atxilotua izan ondoren. Donibane Ziburuko komiteak elkarretaratzea deitu du asteazkenean, urriak 12an, arratsaldeko 19.00tan Ziburuko biribilgunean. Patxiku Gimon badira pare bat hamarkada atzeman zuten lehenbiziko aldiz. Frantziako Jendarmeriak Mont-de-Marsanetik gertu dagoen Roquefort herrian atzeman zuen hendaiarra 1999ko abenduaren 16an.
Astearteko goizeko lehen orenetan atxilotu badute ere, arratsaldera arte ez da gehiegi zabaldu Patxiku Guimon angeluarra atxilotua izan denik. Baionako komisarian atxilotua lukete Guimon. Donibane Lohizune eta Ziburuko elkartasun komiteak baieztatu du atxiloketa eta euskal preso ohiaren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea antolatu du urriaren 12rako Ziburun, 19.00etan biribilgunean.
Lan egutegi propioa aldarrikatuz, ELAren egoitza nagusiak bihar zabalik egongo dira.
Arnas Dezagun guraso taldeko gurasook kezkaz jarraitzen dugu Hezkuntza Lege berriaren bilakaera. Legearen aurreproiektua ezagutu genuen duela egun batzuk, eta gure kezkak areagotu besterik ez dira egin. Gure seme-alabek euskara gehiago jakingo dutela dioten arren, nekez lortuko da hori euskara orduak gutxituta. Gaztelania eta ingeles orduak biderkatu egingo dira, eta euskarazko ikastorduak neurri berean gutxitu.
Astrografia Balkoitik zuzenekoen sortan, Sustatu eta CodeSyntax-ek lankide Urtzi Odriozolak zuzenko bikain bat egin du ilargirako hurbilpen teleskopiko bat eskainiz. Adituaren iruzkin teknikoekin batera, irudi ikusgarriak.