Teknologia albisteak

Ttap aldizkaria berritu da, aplikazioa bera eta webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-11 : 08:47

Duela bi astetik Ttap euskarazko aldizkari multimedia berrituta dator, bai aplikazioa bera ale bakoitza deskargatzeko, eta baita web irekian ere, non hemendik aurrera artikulu, bideo eta abarrak aurkitu ahal izango diren. 

Agerkariaren zuzendari Monika Belastegi zuzendariak azaldu duenez, “interaktibitate-maila eta dinamikotasuna nabarmen areagotu dira. Bisualagoa ere bada; irudiek, esaterako, pantailaren azalera osoa hartzen dute". Forman ez ezik, edukian ere aldaketak izan ditu. Aldizkariaren atal nagusiak egokitu egin dituzte, eta berriak sortu . Elkarrizketa nagusia da egokitu den ataletako bat: Deabruaren galderak izeneko galdera-erantzun laburren ikus-entzunezko atala gehitu zaio, eta, elkarrizketatua musikaria den kasuetan, kantu bat ere abestuko du Ttap -eko erabiltzaileentzat.

Atal berriak ere estreinatuko ditu Ttap berrituak. Moda atalak, esaterako, orain arte baino leku nabarmenagoa izango du, eta, zero kilometro kontzeptua aintzat hartuta, Euskal Herriko diseinatzaileen, sortzaileen eta modaren alorrean jarduten duten euskal artisten erakusleiho izango da. Epa, Opi! atalean, bestalde, esparru askotariko aurpegi eta izen ezagunei egindako elkarrizketa laburrean, elkarrizketatuek kuttunen dituzten bost lekuak kokatuko dituzte Euskal Herriko mapa interaktiboan. Museoetako musak atalak Euskal Herriko museoetako ateak irekiko dizkio erabiltzaileari.

Berrikuntza agerkariaren azken bi aleetan, aurreko asteburuetako 177. eta 178. aleetan dago ikusgai.

Hona aplikazio berrituaren pantaila irudi parea.

Webguneari dagokionez, oso ondo dator aldaketa, lehen mugikorreko deskargarekin bakarrik ikusten ahal zen Ttap-ek sortzen zuena, eta orain web irekian ere, hortxe da.

Bisitatu, https://ttap.eus eta deskargatu aplikazioa:

Erantzun

Sartu